2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Hirigintza planaren aldaketa puntuala
Leitzako Udalak, 2014ko otsailaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hirigintza planaren aldaketa puntual xehekatua, 82. artikuluari dagokiona, Udalak bultzatuta.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Leitzan, 2014ko martxoaren 20an.–Alkatea, Oier Eizmendi Astibia.
Iragarkiaren kodea: L1404275