56. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

505/2014 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Enpresa Zientzietako diplomadunaren lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdiak onesten dituena; bata, aldi baterako kontratazioetarako, eta bestea, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko. Horiez gain, lanpostu horretan trebatzeko lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba egiteko deialdia ere onesten da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak dituen langile beharrak ikusirik, bidezkoa da deialdi bat onestea, hautaproben bidez honako zerrenda hauek osatzeko: batetik, izangaien zerrenda bat Enpresa Zientzietako diplomadunaren lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta, bestetik, beste zerrenda bat halako lanpostuetarako aldi baterako kontratazioak egiteko, gero Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sortzen diren beharrei erantzuteko, salbu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoei.

Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren arabera, aldi baterako kontratazioaren aurretik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek bertako langile finkoei eskainiko dizkiete bete nahi dituzten lanpostuak, eta, horretarako, behar diren hautaprobetarako deia eginen dute, lanpostu horietan prestakuntza egin nahi duten izangaien zerrendak osatzeko.

Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuaren lehenbiziko xedapen iragankorrak ezartzen duenez, prestakuntzarako zerbitzu berezietan apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean deklaratu diren langile finkoei araubide hori bera aplikatuko zaie, non eta 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartzen duen egunean agortu ez badituzte aipatutako apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako sei eta lau urteko gehieneko prestakuntzaldiak.

Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat, gehienez ere lau urte iraunen duen bigarren prestakuntzaldian sartzeko, langileek kasuan kasuko deialdian zehazten diren prestakuntza ikastaroak edo hautaprobak egin beharko dituzte (199/2004 Foru Agindu horren bidez, lanpostuak prestakuntzarako zerbitzu berezietan betetzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezarri zen).

Hori guztia ikusita, Enpresa Zientzietako diplomadun gisa trebatzeko lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko probetarako deialdia onetsi da.

Horrenbestez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 42.2.c) artikuluarekin eta aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduarekin bat, honako deialdi hauek iragartzen dira:

DEIALDIAK

I.–Enpresa Zientzietako diplomadun gisa, aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda bat osatzeko deialdia

Hauek dira deialdiaren oinarriak:

Lehena.–Deialdia egiten da Enpresa Zientzietako diplomadunaren lanpostuetan aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko hautaproben bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sortzen diren beharrak aldi baterako bete ahal izateko (Osasun Departamentuaren menpeko erakundeetakoak izan ezik).

Aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda hori erabili baino lehen, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera prestatu diren edo etorkizunean prestatzen ahal diren langile finkoen zerrendak erabiliko dira.

Bigarrena.–Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak baldin haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Enpresa Zientzietako diplomatu tituluaren jabe izatea, edo arlo ekonomikoaren, enpresaren, kontabilitatearen edo finantzen graduarena (Gizarte eta Zuzenbide Zientzien Jakintza Arloa) edo Ekonomiako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako edo Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetako lizentziaren lehenengo hiru urteak gainditu izana edo horien baliokidea den beste bat edukitzea edo, bestela, titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekina, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik beren estatuko funtzio publikoan sartzea galarazten dienik.

2.2. Oinarri honen 2.1.c) atalean eskatzen den titulazio baldintza agiri bidez frogatu beharko dute izangaiek, deialdi guztietarako balio duen zazpigarren arauan xedatutakoarekin bat.

2.3. Oinarri honetako baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita hautapen prozedurak eta kontratazioak iraun bitartean ere.

Hirugarrena.–Hautapen prozesuaren garapena eta balorazioa.

Hautapen prozesua ebazpen honen bidez onetsitako hiru deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat eginen da.

Laugarrena.–Aldi baterako kontratatuak izateko izangaiei dei egitea.

Izangaiei dei egin eta, hala bada, kontratatzerakoan, arau hauetan ezarritakoari jarraituko zaio: Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikulua eta hurrengoak; deialdi honen oinarriak; lanpostuak aldi baterako betetzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n eman zuen 814/2010 Foru Agindua (2011ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 15ekoa); eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Deia egiterakoan kontuan hartuko da, halaber, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriaren 4. atalean ezarritakoa. Horren bidez, desgaitasunen bat duten pertsonek Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegua lortzeko moduaren xehetasunak arautzen dira. Horretarako, %33koa edo handiagoa den desgaitasun aitortua duten pertsonek organo eskudunak luzatutako agiriaren kopiaren bidez frogatu beharko dute egoera hori.

II.–Deialdia, Enpresa Zientzietako diplomadun gisa zerbitzu berezietan prestakuntza jasoko duten izangaien zerrenda osatzeko

Hauek dira deialdiaren oinarriak:

Lehenbizikoa.–Deialdia egiten da Enpresa Zientzietako diplomadunaren lanpostuetan prestakuntzarako zerbitzu berezietan arituko diren izangaien zerrenda bat osatzeko hautaproben bidez, gerora Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sortzen diren beharrei aldi baterako erantzuteko, salbu eta Osasun Departamentukoei.

Prestakuntzaldian aritzeko izangaien zerrenda hori azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren langileen zerrenda erabiltzerik ez dagoenean erabiliko da. Foru dekretu haren bidez apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua aldatu zen.

Bigarrena.–Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, C, D edo E mailakoa edo taldekoa, eta eskubidez dagokien gehieneko prestakuntzaldia agorturik ez izatea.

b) Beren lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egina izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Enpresa Zientzietako diplomatu tituluaren jabe izatea, edo arlo ekonomikoaren, enpresaren, kontabilitatearen edo finantzen graduarena (Gizarte eta Zuzenbide Zientzien Jakintza Arloa) edo Ekonomiako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako edo Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetako lizentziaren lehenengo hiru urteak gainditu izana edo horien baliokidea den beste bat edukitzea edo, bestela, titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekina, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Titulu hori ezin da izan langile finkoari jardunean aritzeko balio diona.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

e) Enpresa Zientzietako diplomadun gisa lehenengo prestakuntzaldia egiteko izangaien zerrendan ez egotea.

2.2. Oinarri honen 2.1.d) atalean eskatzen den titulazio baldintza agiri bidez frogatu beharko dute izangaiek, deialdi guztietarako balio duen zazpigarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

2.3. Oinarri honetako baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira, baita dei egiten zaien unean eta prestakuntzak iraun bitartean ere.

2.4. Deialdi honetan ezin dute parte hartu Hezkuntza Departamentuko irakasleek, Osasun Departamentuaren mendeko erakunde autonomoei atxikitako langileek, Nafarroan Justizia Administrazioan aritzen diren langileek, ez eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren aplikazio eremutik baztertutako langileek ere.

Hirugarrena.–Hautapen prozesuaren garapena eta balorazioa.

Hautapen prozesua ebazpen honen bidez onetsitako hiru deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat eginen da.

Laugarrena.–Prestakuntzaldian aritzeko izangaiei dei egitea.

Izangaien deia eta, hala badagokio, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeraren adierazpena honako hauetan ezarritakoari jarraikiz eginen da: apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua; Prestakuntzarako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezarri zuen Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Agindua (157. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 31koa); eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

III.–Enpresa Zientzietako diplomadun gisa trebatzeko lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko probetarako deialdia

Hauek dira deialdiaren oinarriak:

Lehena.–Parte-hartzaileek bete beharreko baldintzak.

Enpresa Zientzietako diplomadun gisa trebatzeko lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proban parte hartzen ahalko dute lanpostu honi dagokion prestakuntza zerbitzu berezietan egiteko izangaien zerrenda indardunean ageri diren langileek, betebehar hauek betetzen badituzte:

–Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartu zuen egunerako, prestakuntzarako zerbitzu berezietan deklaratu izana apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean.

–Prestakuntzarako zerbitzu berezietan gutxienez ere lau urtez aritu izana, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean. Baldintza hau eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko da.

–Eskubidez dagokien gehieneko prestakuntzaldia agorturik ez izatea.

Bigarrena.–Bigarren prestakuntzaldian sartzeko probak.

Hautapen prozesua ebazpen honen bidez onetsitako hiru deialdietarako balio duten arauetan xedatutakoarekin bat eginen da.

Hirugarrena.–Izangaiei deitzeko hurrenkera.

Lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba gainditzen duten izangaiei Enpresa Zientzietako diplomadun lanetan aldi baterako aritzeko deitzen ahalko zaie. Horrelako lanpostuetan hasiz gero, zerbitzu berezietako egoerara igaroko dira, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedatutakoarekin bat.

IV.–Hiru deialdietarako balio duten arauak

Lehenbizikoa.–Eskabideak aurkezteko epea.

Hiru deialdietan, parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.–Eskabideak.

2.1. Deialdietan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña), edo Nafarroako Gobernuaren erregistroko beste edozein bulegotan (zerrenda 2013ko 30. eta 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialetan argitaratu zen, otsailaren 13an eta ekainaren 13an, hurrenez hurren), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten.

Halaber, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan. Erregistro hori Nafarroako Gobernuaren Interneteko web atarian dago (www.navarra.es). Kasu horretan, artxiboak eransteko Erregistro Orokor Elektronikoan aurreikusitako formatuetatik edozein erabil daiteke parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak eransteko.

2.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien eskabideek II. eranskineko ereduarekin bat etorri beharko dute, lehenengo prestakuntzaldirako izangaienek III. eranskineko ereduarekin eta lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proban parte hartu nahi dutenen eskabideek, berriz, IV. eranskineko ereduarekin. Eredu horiek Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean daude eskuragarri. Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai deialdia argitaratzen deneko aldizkari ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek nortasun agiri nazionalaren fotokopia edo nortasuna eta nazionalitatea frogatzen dituen agiriaren fotokopia aurkeztu beharko dute bakarrik, eta, hala badagokio, aldi baterako kontratatuak izateko deialdiaren 2.1.a) oinarrian nazionalitateaz eta ahaidetasunaz eskatzen diren betebeharren frogagirienak.

Enpresa Zientzietako diplomadunaren lanpostuan aritzeko deia jasotzen duten izangaiek ez bestek aurkeztu beharko dituzte deialdiko titulazio betebeharra frogatzen duten agiriak, kontratua gauzatzen denean edo prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoera adierazten denean.

Enpresa Zientzietako diplomadun lanpostuak aldi baterako betetzeko B motako gidabaimena izatea beharrezkoa denean, izangaiek baimen hori badutela frogatu beharko dute dei egiten zaienean.

2.3. Desgaitasun aitorturen bat duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, egoera horren frogagiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, nolako desgaitasuna duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.

Hirugarrena.–Izangaien onarpena.

3.1. Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak deialdietako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak ikusgai jarriko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa) eta Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es web orrian, deialdiaren aipamenetik abiatuta (“Zerbitzuak” atala, “Enplegu Publikoa” azpiatala). Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko dira onartuen behin betiko zerrendak.

Egun horretatik aurrera eta ondoko hamar egun baliodunetan, izangaiek erreklamazioak egiten ahalko dituzte, edo eskabidean egindako akatsak zuzendu.

3.2. Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa) eta Nafarroako Gobernuaren Atarian (www.navarra.es) argitaratuko ditu (deialdiaren aipamena, “Zerbitzuak”, “Enplegu Publikoa” atalean), hautaproba egiteko deialdi hauetan ezarri diren egunarekin eta tokiarekin batera.

Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdietan eskatutako baldintzak betetzen direla aitortzeko. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat ez dutela betetzen ohartuz gero, interesdunek deialdietan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

3.3. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan aipatzen diren ondorioetarako.

Laugarrena.–Proba.

4.1. Ebazpen honen bidez onesten diren deialdietarako hautapen prozesua proba baten bidez eginen da. Proba horretan hainbat galdera erantzun beharko dira ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren gaiei buruz. Erantzuteko zenbait aukera eskainiko dira, baina bakarra izanen da zuzena. Erantzun okerrengatik puntuak kenduko dira.

Gai zerrendan eskatzen den legedia deialdi hau argitaratzen den egunean indarra duena izanen da. Ariketa hasi aurretik, Kalifikazio Epaimahaiak finkatuko du probaren gehieneko iraupena, baita oker erantzundako galderen penalizazioa ere.

4.2. Proba horrek 50 puntuko kalifikazioa izanen du, gehienez ere. Izangaien zerrendan sartuko dira hautaproban ezarritako gehieneko puntuazioaren %30 gutxienez lortzen duten izangaiak.

Bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba egiten dutenei “gai” edo “ez gai” kalifikazioa emanen zaie. Horretarako, arau honetan ezarritako balorazioa hartuko da kontuan. Deialdi honetan “gai” kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak berriz aurkezten ahalko dira Administrazioak, bigarren prestakuntzaldian sartzeko, aurrerago antolatzen dituen probetan.

4.3. Probarako dei bakarra eginen da. Hartara nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat aldean dutela agertu beharko dute izangaiek. Beren nortasuna frogatzen ez duten izangaiak edo agertzen ez direnak baztertu eginen dira.

4.4. Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

Bosgarrena.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiko burua: María Rosario Subiza Espinal andrea, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Inbertsioa Sustatzeko Ataleko burua.

Ordezko mahaiburua: José Félix García Tinoco jauna, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Berrindustrializazioaren, Lehiakortasunaren eta Proiektu Estrategikoen Zerbitzuko burua.

–Epaimahaiko kidea: María Belén Sola Mateos andrea, Gizarte Politiketako Departamentuko Plangintza eta Ikerketa Ataleko burua.

Ordezko mahaikidea: Natalia Lus Guelbenzu andrea, Gizarte Politiketako Departamentuko Enpresa Zientzietako diplomaduna.

–Epaimahaiko kidea: Javier Larraya Reta jauna, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa).

Ordezko mahaikidea: Cristina Alzuart Oteiza andrea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa).

–Epaimahaiko kidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatua.

Ordezko mahaikidea: langileen ordezkari bat, Administrazio Erroko Langileen Batzordeak proposatua.

–Mahaikide-idazkaria: María Carmen Machiñena Solera andrea, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

Ordezko mahaikide idazkaria: Carlos Agúndez Salinas jauna, Gizarte Politiketako Departamentuko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).

5.2. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean abstentziorako aipatzen diren arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko diote.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.

Epaimahaia aldatzen bada, mahaikideek parte ez hartzeko edo haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

5.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi hauen oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

Seigarrena.–Proba gainditzen dutenen zerrendak.

6.1. Izangaien artean gertatzen diren berdinketak irizpide hauei jarraituz ebatziko ditu epaimahai kalifikatzaileak:

a) Aldi baterako kontratazioetarako deialdia: berdinketak zozketa bidez erabakiko dira, zein kalifikazio epaimahaiak eginen baitu. Berdindutako hautagai guztien artean, bat ausaz hautatuko da. Berdinketa guztiak hurrenkari alfabetikoari jarraikiz deseginen dira, zozketan hautatutako izangaiaren abizenak eta izena abiapuntu izanik. Zozketaren emaitzak web-orrian (deialdiaren aipuan) eta Nafarroako Gobernuaren iragarki-oholean argitaratuko dira.

b) Prestakuntzaldian aritzeko deialdia: deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitortuta daukaten antzinatasunaren arabera hautsiko dira berdinketak, antzinatasun handiena duena lehenetsiz. Berdinketak badirau, aldi baterako kontratazioetarako deialdian berdinketak hausteko ezarritako zozketaren arabera ebatziko da.

6.2. Probak kalifikatzen bukatu ondotik, epaimahaiak honako zerrenda hauek argitaratuko ditu, bereizita, Nafarroako Gobernuaren iragarki-oholean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko web-orrian (www.navarra.es, “Zerbitzuak”, “Enplegu Publikoa”, deialdiaren aipamena):

–Aldi baterako kontratatuak izateko deialdian proba gainditzen duten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

–Prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangai berrientzako deialdiko proba gainditu dutenen zerrenda, guztira lortutako puntuen hurrenkeraren arabera.

–Bigarren prestakuntzaldia egiteko sarrera proba “gai” kalifikazioarekin gainditu duten izangaien zerrenda.

Halaber, epaimahaiak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dizkio arau honetan aipatzen diren zerrendak, onets ditzan, hautapen prozesuaren espediente osoarekin batera.

Zazpigarrena.–Enpresa Zientzietako diplomadun lanetan aritzeko izangaien zerrendak.

7.1. Behin betiko zerrendak.

Hautapen prozesuaren espediente osoa jasota, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emandako ebazpen baten bidez, izangaien zerrendak onetsiko dira. Zerrenda Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean argitaratuko da (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa), baita Nafarroako Gobernuaren web orrian ere (www.navarra.es, “Zerbitzuak”, “Enplegu Publikoa”, deialdiaren aipamena).

7.2. Deia.

Arau honetan aipatutako zerrendetan ageri diren izangaiei dei egiteko, ebazpen honen bidez onetsitako deialdietako oinarrietan ezarritakoari jarraikiko zaio; betiere, prestakuntzarako izangaiak lehenetsiko dira aldi baterako kontratatuak izateko izangaien aurretik.

Deia jasotzen duten izangaiek kasuan kasuko deialdian eskatutako titulazioaren betebeharrak betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte; horretarako, Enpresa Zientzietako diplomadunaren tituluaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziadun tituluarena edo ekonomiaren, enpresaren, kontabilitatearen edo finantzen arloko graduatu tituluarena (Gizarte Zientzien eta Zientzia Juridikoen jakintza arloa), edo Ekonomiako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako edo Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetako lizentziaren lehenengo hiru urteak gainditu izanaren ziurtagiria, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, betiere eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen eskuratua.

Eskatutako betebeharrak betetzen ez dituztenak hautapen prozesutik baztertuko dira, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez, eta deialdi honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte.

Zortzigarrena.–Gehieneko denbora prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko.

8.1. 4 urteko bigarren prestakuntzaldia egiteko eskubidea duten izangaiak ezin dira 10 urte baino gehiago egon prestakuntzarako zerbitzu berezietan, epe horretan lanpostu batean baino gehiagotan aritu badira ere.

8.2. Prestakuntzarako zerbitzu berezietan 6 urte bitarte egoteko eskubidea duten izangaiek ezin izanen dute gehieneko epe hori gainditu, epe horretan lanpostu batean baino gehiagotan aritu badira ere.

Bederatzigarrena.–Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintzen eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdien, oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2014ko martxoaren 3an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA

Gai zerrenda (Enpresa Zientzietan diplomaduna)

1. gaia.–Enpresaren ondarearen, finantzen eta kostuen egoeraren azterketa.

2. gaia.–Kontabilitateko plan orokorra. Eragiketen kontabilitatea eta urteko kontuak.

3. gaia.–Finantza eragiketa bakunak eta konposatuak. Errentak eta maileguak.

4. gaia.–Estatistika. Posizio-neurriak eta barreiadura-neurriak. Indize-zenbakiak.

5. gaia.–Administrazio publikoen aurrekontua. Aurrekontuen kontabilitatea.

6. gaia.–13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoa: I. titulua. II. titulua.

7. gaia.–13/2012 Foru Legea, apirilaren 27koa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa.

II. ERANSKINA

Nafarroako Gobernua - Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua - Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

Eskabide eredua

Eskabidea, ...................................... lanpostuan aldi baterako kontratatuta aritzeko deialdian parte hartzeko. Deialdia ..........(e)ko ........aren ........(e)ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (.... zk.).

1. Norberaren datuak.

Izen-deiturak .......................................................................................

NAN zk. ............. Nazionalitatea: ............. Jaioteguna: ......................

Helbidea .............................................. Herria ...................................

Probintzia .............................. Posta kodea .......................................

Telefonoak (3 gehienez): ....................................................................

Posta elektronikoa: .............................................................................

2. Desgaitasuna frogatzea (bidezkoa denean bakarrik).

Desgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren frogagiria aurkezten dut.

Desgaitasuna dut, eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (beste orri batean, minusbaliotasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

3. Euskarazko lanpostuak (deialdian agertzen badira bakarrik).

Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut, eta horretarako honako hau adierazten dut:

Badudala Euskararen Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua (2. eta 3. jakite maila).

Hizkuntza eskola ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi “urrats” gainditu ditudala (1. jakite maila).

Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

4. Horrez gain, hauxe diot:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eta indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez naizela izan desgaitua, ez eta gabetua ere, eginkizun publikoak betetzeko.

Baditudala deialdian eskatzen diren tituluak eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Ez dudala Espainiako nazionalitatea. Zin egiten edo hitzematen dut ez dudala .......................ko (sorterria) funtzio publikoan sartzeko diziplina zehapenik edo zigor penalik.

Iruñean, ...............(e)ko ................aren .................(e)an
(Sinadura)

III. ERANSKINA

Nafarroako Gobernua - Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua - Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

Eskabide eredua

Eskabidea, ...........................................… lanpostuetan lehen prestakuntzaldia egiteko izangai berrientzako deialdian parte hartzeko. Deialdia ........…(e)ko ..........…..aren …......(e)ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (......... zk.).

1. Norberaren datuak.

Izen-deiturak .......................................................................................

NAN zk. ................... Nazionalitatea: ............. Jaioteguna: ................

Helbidea .............................................. Herria ...................................

Probintzia .............................. Posta kodea .......................................

Telefonoak (3 gehienez): ....................................................................

Posta elektronikoa: .............................................................................

2. Zein lanpostutarako izendatua (datuak).

Departamentua: ..................................................................................

Zerbitzua: ...........................................................................................

Lanpostua: ..........................................................................................

Maila: ..................................................................................................

3. Desgaitasuna frogatzea (bidezkoa denean bakarrik).

Desgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren frogagiria aurkezten dut.

Desgaitasuna dut, eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (beste orri batean, minusbaliotasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4. Euskarazko lanpostuak (deialdian agertzen badira bakarrik).

Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut, eta horretarako honako hau adierazten dut:

Badudala Euskararen Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua (2. eta 3. jakite maila).

Hizkuntza eskola ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi “urrats” gainditu ditudala (1. jakite maila).

Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5. Horrez gain, hauxe diot:

Jardunean egoteko tituluez gain, deialdian eskatzen diren tituluak ere baditudala eta deialdiko baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, ...............(e)ko ................aren .................(e)an
(Sinadura)

IV. ERANSKINA

Nafarroako Gobernua - Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua - Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusia.

Eskabide eredua

Eskabidea, ....................... lanpostuan lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko deialdian parte hartzeko. Deialdia ...............(e)ko ...........aren ........(e)ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (..... zk.).

1. Norberaren datuak.

Izen-deiturak .......................................................................................

NAN zk. ................... Nazionalitatea: ............. Jaioteguna: ................

Helbidea .............................................. Herria ...................................

Probintzia .............................. Posta kodea .......................................

Telefonoak (3 gehienez): ....................................................................

Posta elektronikoa: .............................................................................

2. Zein lanpostutarako izendatua (datuak).

Departamentua: ..................................................................................

Zerbitzua: ...........................................................................................

Lanpostua: ..........................................................................................

Maila: ..................................................................................................

3. Desgaitasuna frogatzea (bidezkoa denean bakarrik).

Desgaitasuna dut eta eskabidearekin batera horren frogagiria aurkezten dut.

Desgaitasuna dut, eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dut, adierazten ditudan arrazoiengatik. (beste orri batean, minusbaliotasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).

4. Euskarazko lanpostuak (deialdian agertzen badira bakarrik).

Euskaraz jakin beharra duten lanpostuetarako aukera ere baliatu nahi dut, eta horretarako honako hau adierazten dut:

Badudala Euskararen Gaitasun Agiria edo ofizialki baliokidetzat hartzen den titulua (2. eta 3. jakite maila).

Hizkuntza eskola ofizial batean euskarazko laugarren kurtsoa edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi “urrats” gainditu ditudala (1. jakite maila).

Euskara maila neurtzeko proba egitea eskatzen dudala.

5. Horrez gain, hauxe diot:

Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartu zuenean prestakuntzarako zerbitzu berezietan nengoen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen prestakuntza eta hobekuntza profesionala arautzen dituen apirilaren 14ko 96/1997 Errege Dekretuaren babesean.

Egoera administratibo horretan lau urte gutxienez eman ditut.

Baditudala deialdian eskatzen diren tituluak eta bertako baldintza guztiak betetzen ditudala, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Iruñean, ..............(e)ko ................aren ................(e)an

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: F1403656