51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Aldaketa San Miguel industrialdeko Plan Partzialean

Villatuertako Udaleko alkateak, 2014ko otsailaren 10ean eman 16/2014 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen San Miguel industrialdeko eremu finkatuko ordenantza partikularren 30. artikuluaren edukian aldaketa egiteko proiektua, industrialde horretako Plan Partzialeko aldaketaren barnean sartua baita, Jurramendiko Mankomunitateak sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, epe horretan espedientea haien eskura egonen baita udal bulegoetan; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.4 eta 74.1 a) artikuluetan xedatua aplikatuz.

Villatuertan, 2014ko otsailaren 10ean.–Alkate udalburua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L1403552