51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

1, 2, 3, 4 eta 5. aldaketak 2013ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena

2014ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 20an, aurrekontuan aldaketak hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1. aldaketa 2013ko aurrekontuan: kreditu berezia.

Gastuak goititzea:

1. kapitulua.–Kontu-saila: 1.121.13101 “zuzeneko enplegu aktiboaren kontratazioa” 4.000,00 euro.

Diru-sarrera goitituak:

Finantzabidea: diru-sarrera handiagoak.

4. kapitulua.–“zuzeneko enplegu aktiborako diru-laguntza” 4.000,00 euro.

2. aldaketa 2013ko aurrekontuan: kreditu osagarria.

Gastuak goititzea:

4. kapitulua.–Kontu-saila: 0.121.1.121.463 “Itzaga Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea” 500,00 euro.

Diru-sarrera goitituak:

Finantzabidea: diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako:

8. kapitulua.–500,00 euro.

3. aldaketa 2013ko aurrekontuan: kreditu osagarria.

Gastuak goititzea:

6. kapitulua.–Kontu-saila: 1.121.685 “Altzariak eta bertzelako material inbentariagarria” 3.500,00 euro.

Diru-sarrera goitituak:

Finantzabidea: diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako:

8. kapitulua.–3.500,00 euro.

4. aldaketa 2013ko aurrekontuan: kreditu osagarria.

Gastuak goititzea:

2. kapitulua.–Kontu-saila: 1.420.22104 “Udal eskoletako gasolioa” 1.000,00 euro.

2. kapitulua.–Kontu-saila: 1.433.22101 “Herriko argiak” 1.000,00 euro.

2. kapitulua.–Kontu-saila: 1.450.22104 “Kirol instalazioetako gasolioa” 1.000,00 euro.

2. kapitulua.–Kontu-saila: 1.451.22711 “Kultur jarduerak” 4.000,00 euro.

Diru-sarrera goitituak:

Finantzabidea: diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako:

8. kapitulua.–7.000,00 euro.

5. aldaketa 2013ko aurrekontuan: kreditu osagarria.

Gastuak goititzea:

2. kapitulua.–Kontu-saila: 1.441.60101 “Mendinueta konponbidea, goiko hornidurarako” 28.000 euro.

Diru-sarrera goitituak:

Finantzabidea: diru-sarrera handiagoak.

7. kapitulua.–Kontu-saila: 1.765 “Udalen transferentziak, Mendinueta konponbiderako” 28.000 euro.

Urrotz-Hirian, 2014ko martxoaren 6an.–Alkate udalburua, Fermín Julián García Gobeo.

Iragarkiaren kodea: L1403488