51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Larrabide, Santa Marta, Jesús Guridi, Jesús Guridi zeharkalea
eta Guelbenzu kaleetako eraikinetan oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia. Hasierako onespena. Alderdi formalak

Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2014ko otsailaren 25ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 25-FEB-14 (4/UV).

“Ikusirik Javier Vicente Lipúzcoa López jaunak, Goroabe, 17 kaleko Jabeen Elkartea ordezkatuz, 2013ko abenduaren 5ean aurkeztutako agiria, “Arrosadiko BBPBren aldaketa” izenekoa, ikusirik Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoaren arduradunak 2014ko urtarrilaren 15ean egindako txostena, “Iruñeko Larrabide, Santa Marta, Jesús Guridi, Jesús Guridi zeharkalea eta Guelbenzu kaleetako eraikinetan oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziaren aldaketa. Alderdi formalak” agiriari buruzkoa, eta ikusirik Hirigintza Batzordearen 2014ko otsailaren 20ko akta, erabaki da:

1.–”Iruñeko Larrabide, Santa Marta, Jesús Guridi, Jesús Guridi zeharkalea eta Guelbenzu kaleetako eraikinetan oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziaren aldaketa. Alderdi formalak” izeneko agiria hasiera batean onestea, 5. artikuluan idatzitakoaren arabera, Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoaren arduradunak 2014ko urtarrilaren 15ean egindako txostenean jaso den moduan, eta kontuan harturik Hirigintza Batzordeak 2014ko otsailaren 20an zehaztutakoa, horren arabera bigarren mailako erabilera publikoko eremuetan dauden eskalera kaxen itxituretan soilik erabiltzen ahalko baitira beira zeharrargitsuak. Hori guztia aldaketaren behin betiko onespenerako prestatuko den testu bateginean sartu beharko da.

2.–Aipatu agiria jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Argitara bedi erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.”

Iruñean, 2014ko martxoaren 7an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1403557