51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2014ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2014ko otsailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Uharteko Udalaren eta haren Kirol eta Musika patronatuen 2014ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda, eta erabaki zuen espedientea jendaurrean edukitzea hamabortz egun balioduneko epean, interesdunek azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Uharten, 2014ko martxoaren 6an.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L1403493