51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Foruen plazako 23ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia. Hasierako onespena

Lizarrako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko otsailaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Lizarrako Foruen plazako 23ko eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia, jabeen elkarteak sustatua, 8,26 m²-ren desjabetzea barne.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; ohartarazten da egintza honen aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin dela errekurtsorik jarri, tramiteko egintza delako.

Lizarran, 2014ko martxoaren 4an.–Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1403512