51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

Udal ordenantza, Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatze txartelak nola eman eta nola erabili arautzen duena.
Hasierako onespena

Cintruenigoko Udalak, 2014ko martxoaren 4an egin bilkuran, legez behar den gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatze txartelak nola eman eta nola erabili arautzen duena.

Urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bitartez aldatutako Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarriari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta inguruabar hori argitaratuko da, baita ordenantzaren testu osoa ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cintruenigon, 2014ko martxoaren 7an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1403545