51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIGANDA

2014ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zigandako Kontzejuak, 2014ko otsailaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin bat, aurrekontua jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, Kontzejuaren usadioari jarraikiz horretarako prestaturik dagoen tokian, herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Zigandan, 2014ko otsailaren 28an.–Alkatea, José María Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L1403509