51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Xehetasun azterlana.
Hasierako onespena 2. poligonoko 69. lurzatia

Burlatako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko martxoaren 5ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Intxaustiko karrikako 14ko jabeen elkarteak udalerri honetako katastroko 2. poligonoko 69. lurzatian (Intxaustiko karrikako 14a) oztopo arkitektonikoak osotara kentzeko eta igogailua paratzeko aurkeztu duen xehetasun azterlana, Mikel Gesta Cilveti eta Jon Albeniz Ferreras arkitektoek prestatua eta 2012ko abenduaren 12ko eta 2014ko urtarrilaren 28ko data duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Burlatan, 2014ko martxoaren 6an.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1403537