51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Aldaketa Udalaren “San Gregorio” zahar etxearen estatutuetan. Behin betiko onespena

Buñuelgo Udalak, 2014ko urtarrilaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa hau.

Hasierako onespenaren erabakia 2014ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 23an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Buñuelen, 2014ko martxoaren 6an.–Alkatea, Joaquín Pórtoles Beltrán.

BUÑUELGO “SAN GREGORIO” ZAHAR ETXEA ERAKUNDE AUTONOMOAREN ESTATUTUETAKO ALDAKETAREN TESTU OSOA

22. artikulua.

1. Partaidetza Kontseilua honako hauek osatuko dute:

a) Kontseiluburua: Zahar etxeko zuzendaria.

b) Kontseilukideak:

–Zahar etxeko osasun langileen ordezkari bat.

–Zahar etxeko plantillako langileen bi ordezkari, langile horiek beren artean hautatuak.

–Erabiltzaileen hiru ordezkari, berek beren artean hautatuak

Erabiltzaileak legez edo epai bidez desgaituak badaude, karguak beren legezko ordezkariek izanen dituzte.

–Udalbatzako ordezkari bat

c) Idazkaria: Gobernu Batzarreko eta Udalbatzakoa.

Iragarkiaren kodea: L1403533