51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

7/2013 aldaketa 2013ko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Behin betiko onespena

Udalak, 2014ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, 7. aldaketa hasiera batean onetsi zuen 2013ko aurrekontuan. Erabakia 2014ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 7an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aldaketa aurrekontuan

Kreditu transferentzia.

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

1 4521 20200.

Kirol instalazioen alokairua

4.500,00

Aldaketak, guztira:

4.500,00

Finantzabideak

Kreditu transferentziak bertze kontu-sail batzuetatik

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

1 4620 482000.

Nazioarteko lankidetzarako laguntzak

4.500,00

Aldaketak, guztira:

4.500,00

Berriozarren, 2014ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L1403508