51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Barasoaingo 3. poligonoko 225. lurzatia enkantean, laborantzako herrilurra baita

Barasoaingo Udalak 2014ko otsailaren 19ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren ondorioz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruz indarra duen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gainean urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatuari jarraikiz, enkantea eginen da 3. poligonoko 225. lurzatia esleitzeko, laborantzako herrilurra baita, 3.249,86 m²-ko azalerakoa. Hura, soberan gelditu da 2013-2020 aldirako zuzeneko esleipenean, 2012ko abuztuaren 20an onetsitako baldintza-agiriarekin bat.

Enkantea hamabietan eginen da, hamaborzgarren egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Herriko Etxeko osoko bilkuren aretoan, ahozko posturen bidez.

Enkantearen baldintza-agiria interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan, jendea hartzeko orduetan.

Barasoainen, 2014ko otsailaren 28an.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1403264