51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

56/2014 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ekainaren 10eko 303/2013 Ebazpena aldatzen duena. Hartan, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoengatik eta gainerako eskubideengatik 2013-2014 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak finkatu ziren.

Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ekainaren 10eko 303/2013 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoengatik eta gainerako eskubideengatik 2013-2014 ikasturtean ordaindu beharreko prezio publikoak finkatu ziren.

Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzuak ikasturte honetan Nafarroako Unibertsitate Publikoan hasiko den beste jarduera baten berri eman du, ez baitu prezio publikorik ezarririk aipatu ebazpen horretan; horregatik, beharrezkoa da Hezkuntzaren zuzendari nagusiaren ekainaren 10eko 303/2013 Ebazpena aldatzea, prezio publiko berri hori eransteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ekainaren 10eko 303/2013 Ebazpenaren IV. eranskina, “Beste prezio batzuk: ebaluazioak, probak, tituluak luzatzea eta kudeaketa administratiboen prezioak” izenekoari buruzkoa, aldatzea, “Ebaluazioak eta probak” atalean prezio publiko hau jaso dezan:

Ebaluazioak eta Probak:

–Hizkuntza mailaren gaitasun proba: 35,00 euro.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau honako hauei igortzea: Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakaskuntza Errektoreordetzari, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileari, Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzuari eta Goi mailako Irakaskuntzaren Bulegoari.

Iruñean, 2014ko otsailaren 20an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

Iragarkiaren kodea: F1402801