51. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

91/2014 FORU AGINDUA, martxoaren 10ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana. Honen bidez, luzatu egiten dira 2014ko apirilaren 22an bukatu beharko liratekeen epeak, aitorpenak eta autolikidazioak aurkezteko eta ordaintzeko.

Zerga bakoitzaren araudi berekiak ezartzen ditu bere aitorpenak eta autolikidazioak aurkezteko eta ordaintzeko epeak.

Esan daiteke, oro har, apirilaren lehenbiziko hogei egun naturalen barnean aurkeztu behar direla zergaldi bakoitzeko lehen hiruhilekoko edo martxoko aitorpenak eta autolikidazioak, eta, kasua bada, horien ondoriozko diru-sarrerak epe horretan egin behar direla. Hala da urtarrilari dagozkion Zerga Berezi batzuen kasuan ere.

2014an inguruabar berezi bat gertatzen da, zeren borondatezko epea jaiegunean bukatzen baita (apirilaren 20a), eta biharamuna baliogabea baita (apirilaren 21a). Horrenbestez, apirilaren 22a izan beharko litzateke aipatutako epearen azken eguna, hots, lehen hiruhilekoari edo martxoari dagokiona.

Baina aipatutako egunaren, apirilaren 20aren, berehalako aurreko egunak ere jaiegunak direnez, eta subjektu pasiboei erraztasunak emate aldera beren tributu betebeharrak bete ditzaten, salbuespenez luzatu egiten da tributu arloko aitorpenak eta autolikidazioak aurkezteko eta ordaintzeko epea, azken eguna apirilaren 22a duena, eta bukaera eguna 2014ko apirilaren 24ra igaroko da.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–2014ko apirilaren 22an bukatu beharko litzatekeen epea, tributu arloko aitorpenak eta autolikidazioak aurkezteko eta ordaintzeko, luzatzea.

Luzatu egiten da tributu arloko aitorpenak eta autolikidazioak aurkezteko eta ordaintzeko epea, azken eguna apirilaren 22a duena, eta bukaera eguna 2014ko apirilaren 24ra igaroko da.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2014ko martxoaren 10ean.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

Iragarkiaren kodea: F1403641