45. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 995/2013 prozedura arrunta

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 995/2013 prozesuan, epaia eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Cocina Dos Artesanos de Navarra, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta emandako epaiaren aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela 5 eguneko epean.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 13an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1402051