45. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 5/2014 prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 0000005/2014 prozesuan betearazpen-auto orokorra eta dekretua eman dira 2014ko urtarrilaren 15ean, eta interesdunek haien kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Gruas Navalo, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko eta berrikusteko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean, bi kasuetan.

Iruñean, 2014ko otsailaren 10ean.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1402182