45. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa Etxeko laguntza zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantzan, 2014. urterako. Behin betiko onespena

Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2013ko urriaren 16an egin bilkuran, hasiera baten onetsi zuen 2014rako aldaketa Etxeko laguntza zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantzan, eta eranskinean jaso da.

Hasierako onespenaren erabakia 2013ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Azkoienen, 2014ko otsailaren 11n.–Mankomunitateko burua, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

11. artikulua. ELZko erabiltzaileei aplikatu beharreko tarifak.

1.–Etxeko laguntza zerbitzuari ordaindu beharreko tasa kalkulatzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

A.–Diru-sarrerak.

B.–Landa ondasunen jabetza.

C.–Bigarren etxebizitzaren jabetza eta bestelako hiri jabetzak.

D.–Banku-kontuak.

2.–Familia-langilearen kostuaren %50 izanen da, gehienez ere, landalurreko eta hirilurreko jabetzengatik aplikatu beharreko tasa, eta diru-sarrera ekonomikoengatik eta bankuko kontuengatik, kostu beraren %100.

3.–Gutxieneko tasa 6 eurokoa izanen da hilabetean, ordaintzetik salbuetsita dauden erabiltzaileentzat izan ezik. Kontzeptu guztietan ordaindu beharreko lehen tartea euro 1 orduko izanen da beti, eta ez da urte berriarekin eguneratuko.

4.–Zerbitzuaren erabiltzaileen eta ezkontideen diru-sarreren eta ondasunen %100 hartuko da kontuan. (lehen testu hau agertzen zen: eskatzailearen eta ezkontidearen ondasunak).

5.–Familia unitateko beste kide batzuk etxean bizi eta ez badira zerbitzuaren erabiltzaileak (eta, beraz, ez badute laguntzarik jasotzen), esaterako, seme-alabak, suhi-errainak, bilobak, aurrekoak... horien diru-sarreren, ondasunen eta aurrezki kontuen %50 hartuko da aintzat.

Etxeko laguntza zerbitzuak artatzen duen norbaiten etxera ahaide bat (seme-alabak, suhi-errainak, bilobak, aurreko ahaideak etab.) aldi baterako bizitzera joaten denean, epe hori hiru hilabete baino handiagoa bada, etxebizitza horretan erroldatuta egon ala ez, tasa berriro kalkulatuko da horien diru-sarreren, ondasunen eta aurrezki kontuen %50 aintzat hartuz.

Bizikideen diru-sarrerak ez dira kontuan hartuko, Nafarroako Mendekotasun Agentziaren irizpideei jarraikiz erabiltzaileek mendekotasun larria (I. maila eta II.a) edo handia (I. maila eta II.a) badaukate.

6.–Ordaintzetik salbuetsita: laguntzako pentsioak, kotizaziorik gabekoak eta gizarte-langileak hala juzgatzen duenean.

7.–Erabiltzaile batek irizpide batengatik baino gehiagogatik ordaindu behar duenean, tarifa aplikatzerakoan horiek guztiak batuko dira. Zerbitzuaren benetako kostura iritsi arte; izan ere, hori ezin da inoiz gainditu.

8.–Mankomunitateak onuradunen egoera ekonomikoa berrikusiko du, eta hura baloratzeko behar den dokumentazioa aurkezteko eskatuko du. Adierazten den epean aurkeztu beharko du onuradunak dokumentazio hori. Betebehar hori bete ezean, ezarrita dagoen tarifarik handiena aplikatuko da edo ez da zerbitzua emanen.

A.–Diru-sarrerak:

Alde batetik lanbide arteko gutxieneko soldata eta, bestetik, Gizarte Zerbitzuetako familia-langilearen kostuaren %100 hartuko dira kontuan hura aplikatzeko.

Familiako kideen eta lortutako diru-sarreren arabera kalkulatuko da tasa, ondoko taulari jarraikiz.

Ondoko kontzeptuak hartuko dira gastu kengarritzat:

–Etxebizitzaren alokairua edo erosketa.

–Familia unitateko kideen mendekotasunaren ondoriozko laguntza: eguneko zentroa, garraioa, etxeko lanak egitea, bertzelakoak...

Diru-sarrerak

L1402143_0.pdf

B.–Landa ondasunen jabetza:

Beste irizpideetako bat da, baremoak aplikatzerakoan kontuan hartu beharrekoa.

Lurraren balioa kalkulatzeko, udalerri bakoitzaren katastroko balioa hartuko da kontuan. Nafarroako Gobernuak eginen du hori balorazio taula batzuen arabera. Haietan, lurraren kategoriaz gainera, kokapena, lurzatien gorabeherak eta haien ezaugarriak ere hartuko dira kontuan. Udal bakoitzari igortzen zaio, jabe bakoitzaren katastroko orrian kalkulatuta.

Ondoan, lurraren katastroko balioaren arabera bakoitzari aplikatu beharreko tarifa azaltzen da:

–6.010,12 eurotik 7.512,65era bitarte (1 euro/h).

–7.512,66 eurotik 9.015,18ra bitarte, %10 (1,87 euro/h).

–9.015,19 eurotik 10.517,71ra bitarte, %15 (2,81 euro/h).

–10.517,72 eurotik 12.020,24ra bitarte, %20 (3,74 euro/h).

–12.020,25 eurotik 13.522,77ra bitarte, %25 (4,68 euro/h).

–13.522,78 eurotik 15.025,30era bitarte, %30 (5,62 euro/h).

–15.025,31 eurotik 16.527,83ra bitarte, %40 (7,49 euro/h).

–16.527,83 eurotik gora, %50 (9,36 euro/h).

C.–Bigarren etxebizitzaren jabetza eta hirilurreko beste jabetza batzuk:

Erabiltzailearen bizitokia ez da kontuan hartuko, baina bai bigarren etxebizitza eta hirilurreko beste jabetza batzuk.

Zerga-oinarriaz baliatuta eginen da kalkulua, eta ondoko tarifa aplikatuko:

–12.020,24 eurotik 15.025,30era bitarte (1 euro/h).

–15.025,31 eurotik 18.030,36ra bitarte, %10 (1,87 euro/h).

–18.030,37 eurotik 21.035,42ra bitarte, %15 (2,81 euro/h).

–21.035,43 eurotik 24.040,48ra bitarte, %20 (3,74 euro/h).

–24.040,49 eurotik 27.045,54ra bitarte, %25 (4,68 euro/h).

–27.045,55 eurotik 30.050,61era bitarte, %30 (5,62 euro/h).

–30.050,62 eurotik 33.055,67ra bitarte, %40 (7,49 euro/h).

–33.055,67 eurotik gora, %50 (9,36 euro/h).

D.–Banku-kontuak:

Pertsona horren aurrezkiak hartuko dira kontuan, bai kontu korrontekoak bai epe finkorakoak, eta KPIren urteko igoera aplikatuko zaie, ondoko taulan jaso bezala.

Irizpide hori aplikatzeko, diru-sarrerei eta aurrezkiei buruzko bankuen ziurtagiriak eskatuko zaizkie erabiltzaile guztiei.

Banku-kontuak

L1402143_1.pdf

Ordenantza honetan ezarritako tasak urtero gaurkotuko dira erakunde eskudun ofizialak Nafarroarako onetsitako kontsumoko prezioen igoerarekin bat.

Zerbitzuan alta jasotzen den egunetik aurrera kobratuko dira tasak; handik aurrera hilabetero eginen da hori, zerbitzuak zein hilabetetan eman, hurrengo hilabetearen lehenengo 10 egunetan.

Iragarkiaren kodea: L1402143