2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
2014ko aurrekontua behin betiko onesteari dagokion akats-zuzenketa
Iruñerriko Mankomunitatearen 2014ko aurrekontua argitaratzean akatsa izan dela ohartuta (21. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 2013ko urtarrilaren 31n), ondoren dago behar den zuzenketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatua dagoenari jarraituta, jendaurreko epean inork alegaziorik ez duenez aurkeztu, behin betiko onetsi da Iruñerriko Mankomunitatearen 2014ko aurrekontua.
Hasierako onespenaren erabakia 2013ko 248. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, 2013ko abenduaren 27an.
DIRU SARRERAK:
III. kapitulua | Tasak, prezio publikoak eta beste diru sarrera batzuk | 114.257,52 |
IV. kapitulua | Transferentzia arruntak | 15.464.527,92 |
V. kapitulua | Ondasunekin eta aprobetxamendu komunalekin lotutako diru sarrerak | 165.808,29 |
Diru sarrerak, guztira | 15.744.593,73 |
GASTUAK:
I. kapitulua | Langile gastuak | 583.099,76 |
II. kapitulua | Gastuak ondasun arruntetan eta zerbitzuetan | 2.234.016,45 |
III. kapitulua | Finantza gastuak | 91.775,90 |
IV. kapitulua | Transferentzia arruntak | 12.184.113,78 |
VI. kapitulua | Inbertsio errealak | 406.000,00 |
IX. kapitulua | Finantza pasiboak | 245.587,84 |
Gastuak, guztira | 15.744.593,73 |
Iruñean, 2014ko otsailaren 24an.–Lehendakaria, José Muñoz Arias.
Iragarkiaren kodea: L1402890