45. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MORENTIN

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6. eta 7. artikuluen gainean xedatuari jarraikiz, iragarri da Morentingo bake epaile ordezkoaren kargua hutsik dagoela.

Hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa izan eta gaitasun eta bateragarritasun baldintzak beterik, bake epaile titular nahiz ordezko izateko eskaerak aurkez daitezen Udalaren bulegoetan.

Morentinen, 2014ko otsailaren 26an.–Alkatea, M.ª Pilar Barbarín López.

Iragarkiaren kodea: L1403018