45. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Borda egiteko herrilurra desafektatzea (12. p., 112 D l.)

Udalak, 2014ko otsailaren 11n egin osoko bilkuran, besteak beste, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen, A.F.E.ren 206. artikuluaren salbuespenarekin:

1) Desafektazioa zuzendu behar duen administrazio baldintzen agiria onestea; helburua da 12. poligonoko 112 D lurzatian herrilurraren erabilera lagatzea, azienda gordetzeko 77,38 metro karratuko borda eraikitzearren.

2) Aipatu 12. poligonoko 112 D lurzatiko herrilurra desafektatzeko baimena hasiera batez onestea.

3) Nahi dituzten alegazioak jar ditzaten, espediente hau hilabeteko epean jendaurrean edukitzea Udalaren iragarki oholean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean aldez aurretik iragarkia jarrita.

4) Aurreko puntuan aipatzen den jendaurreko epea iragan ondoren erreklamaziorik ez badago, hasiera bateko erabakia behin betikoa bihurtuko da.

5) Desafektazio hau egiteko izan diren xedeak edo baldintzak desagertu edo betetzen ez diren kasuetan, desafektatzen den lurzatia berriro herrilur ondarera itzuliko dela adieraztea.

6) Erabaki hau behin betiko bihurtuz gero, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 143 d) artikuluak aipatutako agiriak eta gainontzekoak Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentura bidaltzea.

7) Interesdunari erabaki hau bidaltzea. Aldi berean, adieraztea izapide egintza denez ezin dela inolako errekurtsorik jarri.

Beran, 2014ko otsailaren 25ean.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1402948