45. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Udal Plan Orokorraren egiturazko aldaketa, Ibardinen, Gorria bentaren inguruan (6. p., 1. eta 960. l.). Aldaketaren testu bategina berriro ere jendaurrean

Udalak, 2014ko otsailaren 11n egindako osoko bilkuran, besteak beste, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen, A.F.E.ren 206. artikuluaren salbuespenarekin:

1) Berriro ere jendaurrean jartzea Udal Plan Orokorraren egiturazko aldaketa, Ibardinen, Gorria bentaren inguruan eragiten duena (6. p., 1. eta 960. l.), hiri lurzorua handitzeko, Jose M. Gorria Vicuñak sustaturik, gorago aipatu den testu bateginarekin bat. Hilabeteko epean egonen da jendaurrean, Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean aldez aurretik iragarkia jarrita.

2) Sustatzaileari erabaki hau bidaltzea. Aldi berean, hari adieraztea izapide-egintza denez ezin dela inolako errekurtsorik jarri.

Beran, 2014ko otsailaren 20an.–Alkatea, M.ª Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1402927