4. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Interesdunak epatzea.

Getze Galarko Kontzejuak, Zarikiegiko Kontzejuak, Obanosko Udalak, Galar Zendeako Udalak eta Garesko Udalak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dute (521/2013 prozedura arrunta) Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren abuztuaren 7ko 1507/2012 eta 1508/2012 ebazpenen aurka. Horietan, Quiñones 35760 eta Adiós 35770 ikertzeko baimenak ematen dira, hurrenez hurren.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak dagokion espediente administratiboa eskatu dio Administrazio honi.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatutakoari jarraituz, beren buruak interesduntzat jotzen dituztenak epatzen dira demandatu gisa ager daitezen iragarki hau argitaratu eta bederatzi eguneko epean.

Iruñean, 2013ko abenduaren 16an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Iñaki Morcillo Irastorza.

Iragarkiaren kodea: F1317977