4. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. Titulu judizialak betearazteko 253/2013 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: Langilea berriz ez hartzeagatik epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 253/2013 prozeduran ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko. Ebazpen horren bidez, alderdiei zitazioa egiten zaie 2014ko urtarrilaren 10ean, 09:00etan ager daitezen, epaitegi honetako 103. judizio-aretoan (lehen solairua).

Eta Rasitranser S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako zedula hau egin da. Hartzaileari honako hauek ohartarazten zaizkio: ekitaldia egin eginen dela, bera agertzen ez bada ere; kasu horretan, egiaztatutzat jo daitezkeela kalte egiten dioten egitateak; bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak; eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2013ko abenduaren 11n.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1400026