4. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2013ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko espedienteak. Behin betiko onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2013ko azaroaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2013ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketak egiteko lau espediente.

Erabaki hori 2013ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an.

Legez ezarritako epea iragan denez gero inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.

1.–Kreditu berezia, gastuen aurrekontuko 6. kapituluko (Inbertsio errealak) kontu-sail batean, 11.971,50 euro egiten duena, diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren bidez finantzatua.

2.–Kreditu berezia, gastuen aurrekontuko 6. kapituluko (Inbertsio errealak) kontu-sail batean, 12.351,68 euro egiten duena, diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren bidez finantzatua.

3.–Diru-sarrerek kredituak sortzea honako hauetan: 2. kapituluko (“Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak”) gastuen lau kontu-sailetan 2.884,17 euro, 108,90 euro, 98,25 euro eta 81,40 euro, hurrenez hurren, dituena; 4. kapituluko (“Transferentzia arruntak) gastuen kontu-sail batean, 52,90 eurokoa; 6. kapituluko (“Inbertsio errealak”) gastuen bi kontu-sailetan, 2.331,70 eta 2.958,75 eurokoak, hurrenez hurren. Horiek guztiak finantzatuak izan dira 4. kapituluko “Transferentzia arruntak” diru-sarreren kontu-sail batekin, 3.225,62 eurokoa baita, eta 7. kapituluko diru-sarreren kontu-sail batekin, 5.290,15 eurokoa baita.

4.–Kreditu berezia, 7. kapituluko (“Kapital transferentziak”) gastuen kontu-sail batean, 30.000 euro egiten duena, diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren bidez finantzatua.

Noain Elortzibarren, 2013ko abenduaren 18an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1317646