4. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Kalifikazio juridikoaren aldaketa

Beuntzako Kontzejuak, abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen jabari publikoko higiezinaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea, Beuntzako 12. poligonoko 125. lurzatian baitago eta, katastroaren arabera, 1.071 metro koadroko azalera baitauka, hori saltzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 12. artikuluan ezarritakoa betez, espediente hori jendaurrean egonen da hilabetez. Epe horretan alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da aipatu ondasunaren kalifikazio juridikoaren aldaketa.

Beuntzan, 2013ko abenduaren 31n.–Kontzejuko burua, Joaquín Yaben Sarasibar.

Iragarkiaren kodea: L1318262