250. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2014ko abenduaren 10ean hartua, Cortesko Paloteadoa Interes Kulturaleko ondasun ez-material deklaratzen duena.

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak abuztuaren 28an emandako 249/2014 Ebazpenaren bidez, Cortesko Paloteadoa interes kulturaleko ondasun ez-material deklaratzeko espedientea ireki zuen.

Ebazpen haren bidez, 30 egunez egon zen jendaurrean. Epe horretan ez zen inolako alegaziorik aurkeztu. Nafarroako Kulturaren Kontseiluko Ondarearen Batzordeak, azaroaren 12an egindako bilkuran, deklarazioaren aldeko txostena egin zuen.

Espedienteak behar bezain ongi deskribatzen duenez ondasuna, eta haren garrantzia eta berezitasuna justifikatzen, hura Interes Kulturaleko Ondasun deklaratzea proposatzen da Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19. artikuluan eta harekin bat datozenetan eta Interes Kulturaleko Ondasunen Deklarazioa arautzen duen urriaren 3ko 217/1986 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Cortesko Paloteadoa interes kulturaleko ondasun ez-material deklaratzen da.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan adierazitako moduan eta epean.

Iruñean, 2014ko azaroaren 10ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1416900