2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEINTZA-LABAIEN
2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Beintza-Labaiengo Udalak, 2014ko azaroaren 24an egin bilkuran, 2015eko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Beintza-Labaienen, 2014ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.
Iragarkiaren kodea: L1416392