4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 288/2014 ofiziozko prozedura
M.ª Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: ofiziozko prozedura baten ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 288/2014 prozesuan, ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Gleyce de Acevedo Limari zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da 2014ko abenduaren 10eko 09:30ean ager dadin adiskidetze-ekitaldia eta/edo judizioa egitera 103. judizio aretoan. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.
Iruñean, 2014ko irailaren 26an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1413179