193. ALDIZKARIA - 2014ko urriaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

435/2014 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana. Honen bidez arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzak ematen dituzten arte eskolen antolaketa eta jarduna 2014-2015 ikasturtean arautzeko jarraibideak onesten dira.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak ebazpen hau onestearen aldeko txostena aurkeztu du. Ebazpenaren helburua da jarraibide batzuk onestea, indarrean dauden zenbait puntu zehaztu eta garatzeko, arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzak ematen dituzten arte eskolak zuzen antolatzeko eta horiek egoki jarduteko, betiere beren autonomiaren esparruaren barnean, 2014-2015 ikasturtean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Eranskinean azaltzen diren jarraibideak onestea. Haietara egokitu beharko dute, 2014-2015 ikasturtean, arte eskolen antolaketak eta jardunak, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan.

2. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura eta arte eskoletara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2014ko abuztuaren 28an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

Eranskina

Arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzak ematen
dituzten arte eskolen antolaketa eta jarduna 2014-2015 ikasturtean arautuko dituzten jarraibideak

Ikasturte hasierako jarraibideek indarreko araudiaren alderdi batzuk zehaztu eta argitzen dituzte, eta arautu gabeko beste batzuk arautzen, ikastetxeen antolaketa eta jarduna hobetzeko. Horretaz gainera, ikasturterako lan ildo nagusiak ezarri nahi dituzte.

Jarraibideak hiru kapitulutan daude banatuta:

Lehena, Urteko Programazio Orokorrari buruzkoa. Oharrak ditu, arte plastikoetako eta diseinuko heziketa zikloak irakasteak ekartzen dituen berezitasunen gainean.

Bigarrenean, arte eskolak jarduteko behar dituen antolamendu-alderdi berariazkoak zehazten dira.

Hirugarrenean, gehien erabiltzen diren arauak zerrendatzen dira.

I.–Urteko programazio orokorra.

Urteko Programazio Orokorra (UPO) oinarrizko tresna bat da, eta bertan ikastetxearen plangintza, antolaketa eta funtzionamendua biltzen dira. Garrantzi berezia du hobekuntza planak, ikastetxeko hezkuntza proiektuan dauden alderdiak urtero zehazten baititu. Dokumentu hori prestatzeko orduan, zorroztasuna, erraztasuna eta erabilgarritasuna hartuko dira kontuan.

Autonomiaren, erantzukizunaren eta efizientziaren printzipioekin bat etorriz, zuzendaritza taldeak bere baliabideak kudeatu behar ditu eta plangintza egin behar du (antolaketa, ordutegia, barruko eta kanpoko koordinaziorako egutegia, etab.), ikasleentzako laguntza zein emaitza akademikoak hobetzeko.

Kalitate programetan parte hartzen duten ikastetxeek hobekuntza planaren helburuak sartuko dituzte urteko planean. Ikastetxe horien dokumentazioa haien kalitate eskuliburuan bildutakoa izanen da, beharrezkotzat jotzen dutenean hura osatzeko aukera galarazi gabe.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa irakasten dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta jarduna 2014-2015 ikasturtean arautuko dituzten jarraibideak onesteko ebazpenean adierazitakoaz gain, arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzak ere ematen dituzten arte eskolek arreta berezia eman beharko diete honako alderdi hauei:

1. Arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzen plan berariazkoen berrikuspena eta programazioa.

Arte eskolek arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzen ildo estrategikoekin zerikusia duten eta ikastetxean ezarrita dauden planak berrikusi eta programatuko dira, Urteko Programazio Orokorrean sartzeko.

2. Arte eskolaren profilaren berrikuspena.

Berrikuspenaren helburua da arte eskolaren profil berezia bilatzea. Hartan, besteak beste, alderdi hauei eginen zaie erreferentzia:

–Arte eskolaren inguru sozioekonomikoa, artistikoa eta lanari dagokiona.

–Zer lotura dauden enpresekin, elkarteekin, estudioekin, lantegiekin eta beste entitate batzuekin.

–Jarduketarako ildo estrategikoak eta ebaluatzeko sistema.

3. Programazio didaktikoak.

Arte eskolek programazio didaktikoak eginen dituzte prestakuntza moduluei buruz, baita modulu horien zati diren lan unitateei buruz, eta dagokien planifikazio-dokumentuan jasoko dira.

Programazio didaktiko horiek curriculuma garatzean gauzatzen dira, gelaren eremuan. Horietan, arreta berezia emanen zaie ondokoei:

a) Egin beharreko egokitzapena, LOEko curriculum berriko zikloak ezartzearen ondorioz.

b) Uztailaren 12ko 109/2011 Foru Aginduaren 6. artikuluan adierazitakoa, ebaluazio prozesuaren planifikazio irizpideei dagokienez, eta arlo horretan hartu behar diren erabakiak hartzeari dagokionez.

Ikasleek idatziz jasoko dute programazio didaktikoen oinarrizko alderdiei buruzko informazioa, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarri bezala. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ematen diren unibertsitatez kanpoko irakaskuntzetako ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak egiteko sistema ezarri zen.

4. Dibertsitaterako arreta-neurriak.

Arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzek helburu dute ikasleek titulu bakoitzaren trebetasunak eskuratzea, bere lanbide profilean zehaztu direnak; horiek beharrezkoak dira, besteak beste, lanbidearen jardunean kalitatea, eraginkortasuna eta fidagarritasuna bermatuta hasteko.

Ebaluatzeko, helburuak eta prestakuntza modulu bakoitzeko ebaluazio irizpideak hartuko dira erreferentzia gisa, baita heziketa zikloko helburu orokorrak ere. Desgaitasunak eta hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleek behar ditzaketen egokitzapenetara moldatuko dira ebaluazio prozesuak, eta ebaluazio proben erabilerraztasuna bermatuko da.

Ikasle guztiei behar bezalako arreta emateko, ikastetxeek premia guztiei egokien erantzuten dieten neurriak antolatuko dituzte, ikasteko nahasmenduaren eta arreta faltagatiko nahasmenduaren eta hiperaktibitatearen ondoriozkoak barne, baita gaitasun intelektual handien ondoriozkoak ere, indarreko araudian ezarritakoaren arabera. Gainera, ikasleengan detektatzen diren premia guztiei erantzuteko, behar diren proba egokitzapenak, metodologia aldaketak eta abarrak garatuko dira.

Irakasle taldeen proposamenak jaso ondoren, ikasketaburutzak irakasleen premiei dagokien laguntza antolatuko du, hezkuntza orientabidearen arduradunen aholkuak izanik eta ikastetxearen baliabideak kontuan hartuta.

Modulua ematen duten irakasleena da ikasleei arreta emateko neurriak hartzearen erantzukizuna. Neurri horien berri eman beharko zaio taldeko tutoreari.

Moduluak gainditu gabe dituzten ikasleentzat programa indargarri bat prestatuko da, dagozkien departamentuek parte hartuta.

Aipatu behar da indarreko araudiak hainbat eratako neurriak dituela ikasle horiei buruz, hala nola, alde batetik, ikasturtean bi modulutan baino gehiagotan ebaluatzeko deialdiari uko egiteko aukera eta, bestetik, sei ikasturtez, gehienez ere, zikloan jarraitzea.

II.–Antolaketari dagozkion alderdiak.

1. Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren (hemendik aurrera LOGSE) babesean ezarritako arte plastikoen eta diseinuaren lanbide ikasketetatik maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren (hemendik aurrera LOE) arabera ezarritakoetara pasatzea.

Titulu berriak ezartzeko prozesuan, zeinean LOGSEko curriculumaren eta LOEko curriculumaren araberako mailak batera izanen baitira ezinbestean, egoera horrek sortzen dituen egoera bereziak jarraian azaltzen diren ataletako xedapenen arabera konponduko dira.

1.1. LOGSEko zikloen (2013-2014 ikasturtean ezarriko diren LOEko ziklo berriei dagozkienen) lehen kurtsoa egin duten ikasleak.

a) LOGSEko zikloetako lehen mailakoak diren eta bigarren mailara igarotzen ez diren ikasleak.

LOGSEko curriculumeko lehen maila egin eta LOGSEren araberako teknikari eta goi mailako teknikari tituluen bigarren mailara igarotzerik ez duten ikasleek LOEren ondorioz ezarritako curriculum berriaren arabera jarraitu beharko dute heziketa zikloa eta, hala denean, bidezkoak diren lehen mailako moduluak balioztatuko dira eta ziklo berriko gainerako moduluak eginen. Kasu horretan, ikasleek deialdi kopuru hau edukiko dute modulu bakoitzeko:

a1) LOEko curriculumeko moduluekin balioztatzen ahal diren moduluen kasuan, titulu bakoitzaren egitura eta curriculuma ezartzen dituzten foru dekretuen arabera, baldin eta gainditu ez badira, LOGSEren araberako heziketa zikloko mailan edo mailetan ahitu diren deialdiak ondorio guztietarako ahitutzat joko dira. Beraz, ikasleek izanen dituzte uztailaren 12ko 109/2011 Foru Aginduan ezarritako gehieneko deialdi kopurua (hau da, lau deialdi arrunt eta aparteko deialdi bat) bete arte kasuan-kasuan gelditzen zaizkienak.

a2) Moduluak LOEko curriculumeko moduluekin baliozkotzerik izan ez denean, ikasleek lau deialdi arrunt eta aparteko deialdi bat izanen dituzte modulu bakoitzeko, uztailaren 12ko 109/2011 Foru Aginduan ezarritako moduan.

b) LOGSEko zikloetako lehenbiziko mailakoak diren eta bigarren mailara moduluren bat gainditu gabe igarotzen diren ikasleak.

LOGSEko curriculumeko lehen maila egin duten ikasleek moduluren bat gainditu gabe utzi eta LOGSEren araberako teknikari eta goi mailako teknikari tituluen bigarren mailara igarotzerik badute, LOGSEko curriculumaren arabera jarraituko dute heziketa zikloa. Halakoetan, ikastetxeak behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak jarri beharko ditu, lehenbiziko mailan gainditu gabe utzitako moduluak gainditu ahal izateko gelditzen zaizkien deialdiak gainditzeko modua izan dezaten, gaur egun egiten den bezala.

1.2. LOGSEko zikloetan gainditu gabeko moduluak dituzten ikasleak, 2013-2014 ikasturtean hasita LOEko ziklo berriak ezartzeko prozesua bukatu eta gero.

a) LOGSEko zikloetako bigarren mailako ikasleak, bigarren mailako modulu guztiak gainditu gabe uzten dituztenak.

LOGSEko zikloetako bigarren maila egin eta maila horretako modulu guztiak gainditu gabe uzten dituzten ikasleek LOEren ondorioz ezarritako curriculum berriaren arabera jarraitu beharko dute heziketa zikloa eta, hala denean, bidezkoak diren lehen mailako moduluak balioztatuko dira eta kasuan kasuko mailako (dela lehenengoa dela bigarrena) gainerako moduluak eginen, LOEko heziketa zikloaren arabera.

Deialdi kopuruari dagokionez, eranskin honen 1.1.a1) eta 1.1.a2) oinarrian xedatutakoari jarraituko zaio. Gainditu gabe utzitako modulu guztiak egin eta gainditutakoan, luzatzen den titulua LOEren araberakoa izanen da.

b) LOGSEko zikloetako bigarren mailako ikasleak, bigarren mailako moduluren bat gainditu gabe uzten dutenak.

LOEko curriculumak ordeztutako LOGSEko ziklo bateko bigarren maila egin duten ikasleek bigarren mailako moduluren bat (ez guztiak) gainditu gabe utzi badute, honako aukera hauek izanen dituzte:

b1) Hurrengo bi ikasturteetan LOGSEko curriculumaren arabera jarraitzea heziketa zikloa, honako xedapen hauetan adierazten den moduan:

–LOEko curriculumeko moduluekin balioztatzen ahal diren moduluen kasuan, titulu bakoitzaren egitura eta curriculuma ezartzen dituzten foru dekretuen arabera, baldin eta gainditu ez badira, LOEren araberako heziketa zikloko curriculum berria osatzen duten moduluen klaseetara joan beharko dute ikasleek, eta gelditzen zaizkien deialdiak errespetatuko dira.

–Moduluak LOEko curriculumeko moduluekin balioztatzerik izan ez denean, ikastetxeak ahal diren giza baliabideak eta baliabide materialak jarri beharko ditu ikasleei kasuan kasuko moduluak gainditzen laguntzeko, eta gelditzen zaizkien deialdiak errespetatuko dira.

Halaber, ikasleak, bigarren mailako moduluez gain, lehenbiziko mailako batzuk ere gainditzeke dituenean, 1.2.b1) azpiatalean ezarri dena aplikatuko da.

Gainditu gabe utzitako modulu guztiak egin eta gainditutakoan, luzatzen den titulua LOGSEren araberakoa izanen da.

b2) LOEren ondorioz ezarritako curriculum berriaren arabera jarraitzea heziketa zikloa. Horrek berarekin dakar, bidezkoak diren modulu balioztatzeak egin ondoren, ikasleek LOEko curriculum berria osatzen duten gainerako modulu guztiak egin behar izatea, dela lehenengo mailan dela bigarrenean.

Deialdi kopuruari dagokionez, eranskin honen 1.1.a1) eta 1.1.a2) oinarrian xedatutakoari jarraituko zaio. Gainditu gabe utzitako modulu guztiak egin eta gainditutakoan, luzatzen den titulua LOEren araberakoa izanen da.

LOEko curriculumak ordeztu ez duen LOGSEko ziklo bateko bigarren maila egin duten ikasleek maila horretako moduluren bat (ez guztiak) gainditu gabe utzi badute, honako hau egin beharko dute:

b3) LOGSEko curriculumaren arabera bukatzea heziketa zikloa, LOEko curriculumak LOGSEko ziklo hori ordeztu duen beste ikastetxe batean, honako xedapen hauen arabera antolatuta:

–LOEko curriculumeko moduluekin balioztatzen ahal diren moduluen kasuan, titulu bakoitzaren egitura eta curriculuma ezartzen dituzten foru dekretuen arabera, baldin eta gainditu ez badira, LOEren araberako heziketa zikloko curriculum berria osatzen duten lanbide moduluen klaseetara joan beharko dute ikasleek, eta gelditzen zaizkien deialdiak errespetatuko dira.

–Moduluak LOEko curriculumeko moduluekin balioztatzerik izan ez denean, ikastetxeak ahal diren giza baliabideak eta baliabide materialak jarri beharko ditu ikasleei kasuan kasuko moduluak gainditzen laguntzeko, eta gelditzen zaizkien deialdiak errespetatuko dira.

Halaber, ikasleak, bigarren mailako moduluez gain, lehenbiziko mailako batzuk ere gainditzeke dituenean, 1.2.b1) azpiatalean ezarri dena aplikatuko da.

Gainditu gabe utzitako modulu guztiak egin eta gainditutakoan, luzatzen den titulua LOGSEren araberakoa izanen da, hasitako curriculumarekin bat.

2. Unibertsitateko graduko ikasketa ofizialetan sartzea.

Unibertsitateko graduko irakaskuntza ofizialetan sartu nahi duten goi mailako teknikariek ekainaren 6ko 412/2014 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraitu beharko diote, horrexek unibertsitateko graduko irakaskuntza ofizialetan onartzeko prozeduren oinarrizko araudia ezartzen baitu.

Goi mailako heziketa zikloetan ekaineko azken ebaluazioko saioa edo saioak egiteko egunak hautatzerakoan kontuan hartuko da ikasleek 2014-2015 ikasturtean unibertsitateko graduko irakaskuntza ofizialetan sartzeko aukera izan behar dutela, hala nahi izanez gero, irakaskuntza horietarako onarpen prozesuan eskubide osoz parte hartuz.

Horretarako, gainditu gabeko moduluen azken ebaluazioko bigarren deialdi arrunta, apirilaren 8ko 52/2009 Foru Aginduaren 15.2 artikuluak aipatzen duena, baita heziketa zikloaren azken ebaluazioko saioa ere (aipatu foru aginduaren 14.3 artikuluan aurreikusia) aurreko lerroaldean aipatzen diren datetan egin beharko dira.

Honako hauek dira unibertsitatean sartzeko probaren datak:

a) Deialdi arrunta: 2015eko ekainaren 3, 4 eta 5a.

b) Aparteko deialdia: 2015eko ekainaren 24, 25 eta 26a.

Hezkuntza Departamentuak, 2013ko maiatzaren 16an, bi esparru-hitzarmen sinatu zituen; bat Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta bestea Nafarroako Unibertsitatearekin, eta horri esker goi mailako heziketa zikloetako tituludunek aitortutzat izanen dituzte unibertsitate horietan eginen dituzten graduko ikasketei dagozkien kredituak.

3. Zuzendaritza taldeen koordinazioa.

Arte eskolak elkarrekin eta beste ikastetxe batzuekin hobeki koordina daitezen, eta programetan parte hartzea bultzatu dadin, zuzendariak libre izanen ditu astearte goizeko irakastorduak, ikastetxearen aukeren arabera.

4. Departamentuko burutza.

Departamentu bakoitzeko buruak Erregelamendu Organikoan eta 258/1998 Foru Aginduan aipatzen diren eginkizunak bere gain hartuko ditu eta, horretaz gainera, 2013-2014 ikasturterako urteko lan planaren garapenean buru eta arduradun izanen da; plan horretan, zuzeneko eta zeharkako eragina duten hobekuntza arloen gaineko jarduketak sartuko dira. Gainera, behar denean, adituak edo profesional espezialistak kontratatzeko probak antolatu beharko ditu. Halaber, irakasle espezialistei esleitutako moduluetan egin beharreko azken ebaluazioko proben arduraduna izanen da, baldin eta irakasle espezialistaren izendapen edo kontratu alditik kanpo egiten badira.

Prestakuntza praktikoa enpresetan, estudioetan eta lantegietan egiten ari diren ikasleen gainbegiratzea irakasle zenbaiten artean banatzen denean, departamentuko buruak zainduko du berdintasunez eta proportzionaltasunez banatu daitezen zereginak eta ikasle kopurua, irakasle parte-hartzaile guztien artean. Horretarako, proposamen bat eginen dio ikasketaburutzari.

5. Heziketa ziklo bateko irakasleen jarduera enpresa, estudio edo lantegietako praktikaldiak irauten duen denboran.

Enpresa, estudio eta lantegietako prestakuntza praktikoaren aldian, irakasleak, lehentasunez, ondoko hauetan arituko dira:

a) Enpresa, estudio eta lantegietako prestakuntza praktikoaren aldira igarotzea lortzen ez duten ikasleei arreta ematea. Gainditu ez diren moduluak gauzatzen diren guneetan emanen da arreta, departamentuko buruak proposatutako eta ikasketaburutzak onartutako lan plangintza baten arabera; plan horrek ordu eta metodologia egokitzapenak izanen ditu.

b) Arte plastikoen eta diseinuaren lanbide irakaskuntzetako tituluak lortzeko proba libreen epaimahai eta batzorde ebaluatzaileak antolatzea, diseinatzea eta horietan parte hartzea.

c) Zuzendaritza-taldeak eskatuta, arte eskolan sortzen diren beharrak betetzea.

Aurretik deskribatu diren lehentasunezko jarduketak bermaturik daudenean, irakasleek, enpresa, estudio eta lantegietako prestakuntza praktikoaren aldian, honako hauetan erabiliko dute denbora:

a) Aldi horretako tutorearekin lankidetzan aritzea.

b) Hezkuntza Departamentuak onetsitako arte plastikoen eta diseinuaren lanbide ikasketen berrikuntza proiektuetan parte hartzea.

b) Langileen prestakuntza osagarrian eta prozedura ez-formalen bidez lortutako lanbide gaitasunaren ebaluazioan laguntza ematea.

c) Erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proben ebaluaziorako epaimahaietan parte hartzea, bai eta heziketa zikloetan sartzeko probak egiteko beharrezkoak diren gainerako jarduketetan aritzea ere.

d) Arte plastikoetako eta diseinuko heziketa zikloak egiteko behar den gaitasun artistikoaren proba ebaluatzeko epaimahaietan parte hartzea.

e) Mugikortasun programen ondoriozko beharrei erantzutea.

f) Zuzendariak agintzen dion beste edozein eginkizun, bere eskumeneko esparruan.

Departamentuko buruak banakako lan plangintza eginen du, eta ikasketa burutzak gainbegiratuko du. Horretaz gain, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat eman beharko du.

Lan plana ongi betetzeko, horretan ari diren irakasleen banakako ordutegiak aldatzen ahalko dira, ordutegiak prestatzeko irizpide orokorrak errespetatuz.

Enpresa, estudio eta lantegietako prestakuntza praktikoa bukaturik, egindako jardueren memoria bat eginen dute irakasleek; gero ikastetxeko zuzendaritzak ebaluatuko du, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari bidaliko zaio.

6. Matrikulen bateragarritasuna.

2014-2015 ikasturtean oinarrizko Lanbide Heziketaren ziklo batean, erdi mailako edo goi mailako heziketa ziklo batean, lanbide lantegi batean edo hasierako lanbide kualifikazio programa bateko bigarren mailan, lanbide lantegiaren modalitatean, matrikulatuta dauden ikasleek irakaskuntza horiek eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak edo Batxilergokoak batera egin nahi badituzte, zilegi izanen dute, baina Félix Urabayen Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan urrutiko araubidean matrikulatuta egon beharko dute, ikastetxe horretan sartzeko baldintzak beteta.

7. Unibertsitatera sartzeko probaren prestaketa.

2014-2015 ikasturtean unibertsitatean sartzeko probaren fase berariazkoan aurkeztu nahi duten ikasleek, 2013-2014 ikasturtea baino lehen lortutako Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulua baldin badute, 2014-2015 ikasturtean Félix Urabayen Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan matrikulatzen ahal dira, urrutiko araubideko batxilergoaren ikasketetan, proba hori prestatzeko. Irakaskuntza horietan matrikulatzen diren ikasleek eskubidea izanen dute ikaskuntzaren bilakaera egiaztatzeko ebaluazio prozesuan parte hartzeko, unibertsitatean sartzeko probaren fase berariazkoa gainditze aldera. Ebaluazio prozesu horretan lortutako kalifikazioek inola ere ez dute eskubidea emanen ikasleen ikasketa espedientea aldatzeko.

8. Arte eskolen antolaketa-neurri berariazkoak.

Arte eskolen jarduna hobea izateko, ondoren azaltzen diren alderdiak kontuan hartu behar dira.

8.1. Departamentuko burutza aukeratzea.

Departamentu didaktiko bakoitzak buru bat izanen du, arte eskolako zuzendariak hautatua, eta ikasturte batez arituko da karguan.

Honako honek beteko du departamentuko burutza: dagokion irakasle kidego batekoa izanik, eta Bigarren Hezkuntzako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko espezialitateetako irakaslea izanik, arte eskolan behin betiko destinoa duena eta katedradun gisa antzinatasun handienekoa dena.

Bi irakaslek edo gehiagok katedradun gisa antzinatasun bera baldin badute, katedradun izateko oposizio-lehiaketa bidez edo sarrera lehiaketa bidez lortutako ordenaren arabera eginen da izendapena.

Katedraduna den irakaslerik ez badago, zuzendariak departamentuko kideen arteko bat izendatuko du, horiei entzun ondoren, eta dagokion irakasleen kidegokoak izanik arte eskolan behin betiko destinoa dutenei emanen die lehentasuna.

Ez baldin badago dagokion irakasleen kidegoko espezialitateko irakaslerik arte eskolan behin betiko destinoa duenik, honako hau izendatuko du: espezialitatean lizentziatu titulua edo horren baliokidea izanik, eta beste irakasleen kidegokoa izanik, arte eskolan behin betiko destinoa duena. Horrelakorik ezean, zuzendariak departamentuko kideen arteko edozein irakasle izendatuko du, horiei entzun ondoren.

8.2. Ikasgaien eta moduluen banaketa eta hautaketa.

Uztailaren 6ko 225/1198 Foru Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez (foru dekretu horren bidez, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Lanbide Hastapenerako Programak irakasten dituzten ikastetxe publikoetako irakasleen lanaldia eta ordutegia erregulatu ziren; eta xedapen hori ekainaren 20ko 27/2012 Foru Dekretuak erantsi zuen), arte eskoletan zerbitzuak ematen dituzten irakasleei aplikatzekoa izanen da foru dekretu horren IV. tituluan xedatutakoa.

Aipatutako IV. tituluan, eta, zehatzago, 28. artikuluan, hautaketaren hurrenkera ezartzen da eta xedatzen da aipatutako Foru Dekretua aplikatzearen ondorioz sor litekeen kasuistika garatuko dela urte bakoitzeko antolaketarako eta funtzionamendurako jarraibideetan.

Azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuaren bidez irakaskuntzarako prestakuntzen baldintzak zehaztu ziren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta araubide bereziko irakaskuntzetarako, eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntza kidegoetako espezialitateak ezarri. Bada, errege dekretu horren 8.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, “batxilergoko arteak modalitatea arte-ikasketen ikastetxeetan irakasten denean, behar diren arte-ikasketetako kidegoetako irakasleek ematen ahalko dituzte kasuan kasuko ikasgaiak, behar den prestakuntza baldin badute”.

Abenduaren 5eko 1284/2002 Errege Dekretuaren bidez ezarri ziren Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko eta Arte Plastiko eta Diseinu-tailerreko Maisu-maistren Kidegoko espezialitateak, Kidego horietako irakasleak espezialitate horiei atxiki zitzaizkien eta irakasle horiek zein modulu, irakasgai eta arlo eman behar duten zehaztu zen. Bada, Errege Dekretu horren 3.2 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, “VI. eranskinean adierazten diren batxilergoko arteen modalitateko ikasgaiak irakasten ahalko dituzte funtzionario horiek, hezkuntzako administrazioek ezartzen duten baldintzetan, galarazi gabe azaroaren 29ko 1707/1991 Errege Dekretuaren V. eranskinean zerrendatutako espezialitateetako irakasleek ikasgai horiek emateko duten lehentasuna eta betebeharra”. Aipatutako errege dekretu hori azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuak indargabetu zuen, baina horren IV. eranskina lehen aipatutako V. eranskinaren baliokidea da.

Halaber, abenduaren 5eko 1284/2002 Errege Dekretuaren 3.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, arte plastiko eta diseinu-tailerreko maisu-maistren kidegoko funtzionarioei dagokienez, “funtzionario horiek batxilergoko arteen modalitateko curriculumeko arte lantegiak irakasten ahalko dituzte, hezkuntza administrazioek ezarritako baldintzetan”.

Hortaz, arte eskoletan, ondoko antolaketa neurriak aplikatuko dira:

8.2.1. Ikasgaien eta moduluen banaketa.

Banaketa hori egiteko, batez ere arrazoi pedagogikoak eta espezialitatearekin lotutakoak hartuko dira kontuan.

a) Ahal dela, Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegoko funtzionarioek eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoek emanen dituzte arte batxilergoko ikasgaiak, azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuaren IV. eranskinean ezarritakoa aplikatuz irakasteko eskumena esleiturik duten espezialitatekoek. Lehentasun hori galarazi gabe, Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegoko funtzionarioek ere batxilergoko irakaskuntza eman dezakete, baita Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko irakasleek ere, baldin eta aipatutako Errege Dekretuko V. eranskineko espezialitatekoak badira.

b) Batxilergoko arteen modalitatea arte-ikasketen ikastetxeetan ematen denean, kasu bakoitzean prestakuntza egokia duten arte-ikasketetako kidegoko irakasleek ematen ahalko dute.

c) Arte plastiko eta diseinu-tailerreko maisu-maistren kidegoko funtzionarioek ematen ahalko dituzte Batxilergoko Arte modalitatearen curriculumeko arte lantegiak.

d) Kasuan kasuko gutxieneko titulu eta irakaskuntzak ezartzen dituzten errege dekretuetan xedatutako espezialitateetako irakasleek emanen dituzte arte plastikoetako eta diseinuko heziketa zikloetako moduluak.

8.2.2. Aukeratzeko ordena.

Aukeraketa ordena bat ezarriko da batxilergoko ikasgaietarako, beste bat, desberdina, batxilergoko arte lantegietarako eta beste bat arte plastikoetako eta diseinuko zikloetako moduluetarako, aurreko puntuan ezarritako irizpideak errespetatuz.

A.–Batxilergoko ikasgaiak, arte lantegietakoak kanpoan utzita.

1. Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegoko irakasleak, ikastetxean behin betiko destinoa dutenak.

2. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasleak, ikastetxean behin betiko destinoa dutenak, beren departamentuan ematen den espezialitateko titularrak direnak.

3. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasleak, behin betiko destinoa beste ikastetxe batean izan arren, irakaslanik ez izateagatik destinoko ikastetxetik aldarazi dituztenak.

4. Zerbitzu eginkizunetan dauden Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasleak.

5. Destinoaren zain dauden Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasleak.

6. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko azken oposizio-lehiaketa gainditu dutenak.

7. Zerbitzu berezietako funtzionario eta mugagabeko lan kontratudunak.

8. Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen Kidegoko irakasleak, ikastetxean behin betiko destinoa dutenak.

9. Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko irakasleak, ikastetxean behin betiko destinoa dutenak.

10. Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko irakasleak, behin betiko destinoa beste ikastetxe batean izan arren, irakaslanik ez izateagatik destinoko ikastetxetik aldarazi dituztenak.

11. Zerbitzu eginkizunetan dauden Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko irakasleak.

12. Destinoaren zain dauden Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko irakasleak.

13. Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko azken oposizio-lehiaketa gainditu dutenak.

14. Zerbitzu berezietako funtzionario eta mugagabeko lan kontratudunak.

15. Administrazio edo lan araubidean aldi baterako kontratatatuko irakasleak.

B.–Batxilergoko arte lantegiak.

Maiatzaren 14ko 66/2008 Foru Aginduaren zazpigarren xedapen gehigarriaren arabera (agindu horren bidez batxilergoa ezarri, haren egitura garatu, antolaketa arautu, ordutegia finkatu eta aukerako irakasgaien curriculuma onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitatean), arte eskolako zuzendariei dagokie ikasgai horiek arte eskolako departamentuetako bati atxikitzea; departamentu hori arduratuko da ikasgaiekin lotutako gaiez.

C.–Arte plastikoetako eta diseinuko zikloetako moduluak.

1. Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen Kidegoko irakasleak, ikastetxean behin betiko destinoa dutenak.

2. Honako hauetako irakasleak:

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegokoak, ikastetxean behin betiko destinoa dutenak.

–Arte Plastiko eta Diseinu-Tailerreko Maisu-Maistren Kidegokoak, ikastetxean behin betiko destinoa dutenak.

Biek ere beren kidegoari dagozkion moduluen artean aukeratuko dute, arte eskoletan ematen diren heziketa zikloei dagozkien tituluak eta gutxieneko irakaskuntzak ezartzen dituzten errege dekretuen arauekin bat.

3. Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko eta Arte Plastiko eta Diseinu-tailerreko Maisu-maistren Kidegoko irakasleak, behin betiko destinoa beste ikastetxe batean izan arren, irakaslanik ez izateagatik destinoko ikastetxetik aldarazi dituztenak.

4. Zerbitzu eginkizunetan dauden Arte Plastiko eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko eta Arte Plastiko eta Diseinu-tailerreko Maisu-maistren Kidegoko irakasleak.

5. Zerbitzu eginkizunetan dauden Arte Plastiko eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko eta Arte Plastiko eta Diseinu-tailerreko Maisu-maistren Kidegoko irakasleak.

6. Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko eta Arte Plastiko eta Diseinu-tailerreko Maisu-maistren Kidegoko azken oposizio-lehiaketa gainditu dutenak.

7. Zerbitzu berezietako funtzionario eta mugagabeko lan kontratudunak.

8. Administrazio edo lan araubidean aldi baterako kontratatatuko irakasleak.

8.2.3. Aukeratzeko lehentasuna.

Aurreko hiru ataletako bakoitzean, uztailaren 6ko 225/1998 Foru Dekretuaren 28. artikuluaren azkeneko zatian ezarritako irizpideen arabera zehaztuko da aukeratzeko lehentasuna (haren bidez, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Lanbide Hastapenerako Programak irakasten dituzten ikastetxe publikoetako irakasleen lanaldia eta ordutegia erregulatu ziren).

9. Artea Garatu eta Sustatzeko Departamentua.

Arte eskoletan, inguruabarrek hala eskatzen dutenean, Artea Garatzeko eta Sustatzeko Departamentua eratzen ahal da; horren betebeharren artean ikastetxeko jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak programatzea eta garatzea egonen da, jarraian ezarritakoarekin bat:

a) Eraketa.

Departamentu horren barnean bertako burua egonen da eta, eginen den jarduera zehatz bakoitzeko, horren ardura duten irakasleak.

b) Departamentuko burutza.

Artea Garatu eta Sustatzeko Departamentuko burua jarduneko irakasle bat izanen da, karrerako funtzionarioa edo lan-kontratu mugagabea duena, jardunean egon eta ikastetxe horretan beharko du izan behin betiko destinoa. Zuzendariak izendatuko du urtebeterako, gainerako departamentuetako buruek esandakoa entzun ondoren.

c) Departamentuburuaren eginkizunak.

Departamentuko buruak, ikasketaburuaren menpean zuzenean, ondoko eginkizun hauek izanen ditu:

–Curriculum Proiektuen prestakuntzan parte hartzea.

–Departamentuak ikasturte osoan eginen dituen jardueren urteko programa prestatzea. Programa horretan gainerako departamentuen, irakasleen, ikasleen eta gurasoen proposamenak bilduko dira.

–Ikasleei departamentuaren jarduerei buruzko informazioa ematea; ikastetxean eginen diren erakusketa eta ekintza kulturalei buruzkoa bereziki.

–Beste departamentu batzuen, klaustroaren, ikasleen ordezkarien batzordearen eta gurasoen elkarteen laguntzarekin erakusketak eta ekintza kulturalak sustatu, koordinatu eta antolatzea.

–Ikasketa bidaiak, eskolen arteko trukaketak eta, oro har, ikastetxean ikasleentzat antolatzen den edozein txango edo bidaiaren antolamendua koordinatzea.

–Eskola Kontseiluak jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak egiteko ematen dituen baliabide ekonomikoak banatzea.

–Arte Eskolako liburutegiaren erabilera antolatzea.

–Egindako jardueren ebaluazioa jasoko duen memoria egin eta urteko programazio orokorraren azken memorian sartzea.

III.–Araudia.

Arte Plastikoen eta Diseinuaren lanbide ikasketak.

–Antolamendua:

  • 44/2010 Foru Dekretua. (Arte plastikoen eta diseinuaren lanbide ikasketen antolamendua eta garapena).

–Nazioartekotzea:

  • 31/2012 Foru Agindua (atzerriko prestakuntza egonaldiak: ikasleak eta irakasleak).

–Ebaluazioa eta prestakuntzaldi praktikoa enpresetan, estudioetan eta lantegietan:

  • 109/2011 Foru Agindua. (Arte plastikoetako eta diseinuko prestakuntza zikloen ebaluazioa).
  • 34/2012 Ebazpena. (109/2011 Foru Aginduaren garapena).
  • 49/2013 Foru Agindua. (Ebaluazio prozesuan erreklamazioak egiteko sistema).

–Zikloetan sartzeko probak:

  • 9/2014 Ebazpena (heziketa zikloetan sartzeko 2014an egin behar diren probetarako deialdia).

–Gaitasun artistikoaren proba:

  • 77/2014 Ebazpena. (2014. urtean egin beharreko gaitasun artistikoaren proba).

Iragarkiaren kodea: F1411952