19. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

43/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Industriaren, Enpresaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, lanbide gaikuntza eta txartel profesionalak lortzeko hautapen proben 2014ko deialdia onesten duena.

Maiatzaren 7ko 560/2010 Errege Dekretuak eta martxoaren 5eko 249/2010 Errege Dekretuak industria segurtasunaren arloko erregelamenduen zenbait arau aldatu zituzten, horiek egokitzeko, batetik, Zerbitzu jardueretan libreki sartu eta horietan aritzeari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legera, eta bestetik, Zerbitzu jardueretan libreki sartu eta horietan aritzeari buruzko Legera moldatzeko, zenbait lege aldatzen dituen abenduaren 22ko 25/2009 Legera.

Maiatzaren 7ko 560/2010 Errege Dekretuaren 23., 13. eta 11. artikuluetan ezarrita daude, hurrenez hurren, galdaretako operadore industrial gisa, gas instalatzaile profesional gisa eta petrolio produktu likidoen instalatzaile eta konpontzaile gisa aritzeko egoerak. Betebeharretako bat da autonomia erkidegoan eskumena duen organoak egindako azterketa bat gainditzea. Errege dekretu horren 8. artikuluan garabi-gidari edo dorre-garabiko operadoreen txartela lortzeko betebeharrak ezartzen dira, besteak beste, autonomia erkidegoan eskumena duen organoak egindako azterketa bat gainditzea.

Bestalde, martxoaren 5eko 249/2010 Errege Dekretuaren bigarren artikuluaren arabera, eraikinetako instalazio termikoen txartel profesionala lortzeko moduetako bat autonomia erkidegoan eskumena duen organoak egindako azterketa gainditzea da, eta horrekin batera, eraikinetako instalazio termikoei buruzko ezagutza teorikoak eta praktikoak dituela egiaztatzea.

Ekainaren 30eko 291/2011 Foru Aginduak Nafarroako Foru Komunitatean industria segurtasunaren arloko profesionalak baimentzeko prozedura arautzen du. Bertan, honela definitzen da lanbide gaikuntza: lanbide jarduera batean aritzeko gaitasuna, beharrezkoak diren ezagutza teoriko-praktikoak izateagatik, gaitasun azterketa bat gainditu ondoren aitortuta. Era berean, txartel profesionala lortzeko prozedura ezartzen da: baldintzetako bat da Foru Komunitateko organo eskudunak prestatutako azterketa gainditzea.

Xedapen horiek betez, bidezkoa da ondotik adierazten diren lanbideetarako gaikuntza lortu nahi dutenentzako deialdia eta baldintzak ezartzea 2014. urterako: galdaretako operadore industriala, gas instalatzailea (A, B edo C kategoriak) eta petrolio produktu likidoen instalatzaile eta konpontzaileak (I., II. eta III. kategoriak); orobat, garabi-gidarien edo dorre-garabiko operadoreen txartela eta eraikinetako instalazio termikoen txartel profesionala ateratzeko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Adierazten diren lanbideetarako gaikuntza lortzeko gaitasun azterketak egiteko deialdia eta baldintzak ezartzea 2014. urterako: galdaretako operadore industriala, gas instalatzailea (A, B edo C kategoriak) eta petrolio produktu likidoen instalatzaile eta konpontzaileak (I., II. eta III. kategoriak); orobat, garabi-gidariaren edo dorre-garabiko operadorearen txartela, eta eraikinetako instalazio termikoen txartel profesionala ateratzeko Nafarroako Foru Komunitatean.

2. Deialdi hori arautuko dituen oinarriak, ebazpen honen eranskinean ageri direnak, onestea.

3. Ondokoak izanen dira hautapen probetarako eratu den epaimahaiko kideak:

Mahaiburua:

–Jesús Lasa Equiza jauna, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezkoa:

–David Carabantes Bernal jauna, Industria Segurtasunaren Ataleko burua.

–Batzordekideak:

Gabino Unzu Martínez jauna, industria ingeniari teknikoa.

Gabriel Viedma Moreno jauna, industria ingeniari teknikoa.

–Ordezkoak:

Laura Larraya Irigoyen andrea, Ikuskapen Bulegoko burua.

M.ª Mar Trapote Redondo andrea, industria ingeniari teknikoa.

–Idazkaria:

Pilar Baztán Iriarte andrea, Enpresa Bulegoko burua.

–Ordezkoa:

Ana Goldáraz Arrondo andrea, Enpresen Erregistroaren Ataleko burua.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Industriaren, Enpresaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Iñaki Morcillo Irastorza.

I. ERANSKINA

Ondotik adierazten diren lanbideetarako gaikuntza lortzeko
gaitasun azterketak egiteko 2014. urteko deialdiaren oinarriak: galdaretako operadore industriala, gas instalatzailea (A, B edo C kategoriak) eta petrolio produktu likidoen instalatzaile eta konpontzaileak (I., II. eta III. kategoriak); orobat, garabi-gidarien edo dorre-garabiko operadoreen txartela eta eraikinetako instalazio termikoen txartel profesionala ateratzeko

Lehendabizikoa.–Xedea.

Deialdi honen xedea da ondotik adierazten diren lanbideetarako gaikuntza lortzeko gaitasun azterketak egitea: galdaretako operadore industriala, gas instalatzailea (A, B edo C kategoriak) eta petrolio produktu likidoen instalatzaile eta konpontzaileak (I., II. eta III. kategoriak); orobat, garabi-gidarien txartela, dorre-garabien operadore txartela eta eraikinetako instalazio termikoen txartel profesionala ateratzeko.

Bigarrena.–Izena ematea.

1. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek bide hauetako bat erabiliz aurkeztu beharko dute eskaera:

–Interneten bidez, Nafarroako Gobernuaren atarian, www.navarra.es helbidean, “Zerbitzuak” bilatzailean, “Lanbide gaikuntza” izeneko gaian ageri den eskabidea betez.

–Deialdi honen II. eranskinean ageri den ereduaren araberako eskabidea aurkeztuz Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren bulegoetako edozeinetan, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan ageri diren horietan (abuztuaren 7ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofiziala), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako erregistro eta bulegoetan.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kontuan 30 euro pagatu direla frogatzen duen agiria erantsi beharko da, azterketara aurkezteko eskubide gisa.

2. Aurkezteko epeak.

2014. urtean bi deialdi eginen dira.

Azterketarako lehen deialdian, eskabidea eta ordainketaren ziurtagiria 2014ko martxoaren 3tik 22ra aurkeztu beharko dira, bi egunak barne.

Azterketarako bigarren deialdian izena emateko epea 2014ko irailaren 29tik urriaren 18ra bitartekoa izanen da, eta aurrekoan bezala, eskabidea eta ordainketaren ziurtagiria aurkeztu beharko dira.

3. Izangai onartu eta baztertuen zerrenda.

Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta 10 egun balioduneko epean, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda emanen da argitara Interneten, Nafarroako Gobernuaren web orriaren bidez, eta Enpresaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetako iragarki oholean (Tomás Caballero parkea 1, Iruña).

Baztertutako izangaiek erreklamazioak egin eta, akatsak izanez gero, horiek zuzendu ahal izanen dituzte behin-behineko zerrendak argitaratu eta 5 egun balioduneko epean.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda erreklamazioak egiteko epea bukatu ondoren argitaratuko da, eta bertan adieraziko dira azterketak egiteko eguna, ordua eta tokia.

4. Azterketak egitera joaten direnek nortasun agiri nazionala edo nortasuna modu frogagarrian ziurtatzen duen agiri bat eraman beharko dute.

5. Galdaretako operadore industrial gisa, gas instalatzaile gisa (A, B edo C kategoriak) eta petrolio produktu likidoen instalatzaile eta konpontzaile gisa (I. II. eta III. kategoriak) aritzeko lanbide gaitasuna, eta garabi-gidarien edo dorre-garabiko operadoreen txartela eta eraikinetako instalazio termikoen txartel profesionala Nafarroako Foru Komunitatean ateratzeko gaitasun azterketak ebazpen honen III. eranskineko oinarrietan ezarritako edukiei buruzkoak izanen dira.

6. Ariketen kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak Enpresa Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetako iragarki oholean (Tomás Caballero parkea, 1, Iruña) eta Nafarroako Gobernuaren web orrian (www.navarra.es), “Zerbitzuak” bilatzailean, “Lanbide gaikuntza” izeneko gaian emanen ditu argitara behin-behineko emaitzak.

Azterketa egin dutenek azterketa berrikusteko eskaera egin dezakete, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan behin-behineko emaitzak argitara eman eta 5 egun balioduneko epean.

Probak gainditzen dituzten izangaien zerrenda onesteko Industriaren, Enpresaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emanen duen Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta ebazpen horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

II. ERANSKINA

Eskabidea, industria segurtasunaren arloko profesionalaren txartela
edo gaikuntza lortzeko azterketan onartua izateko

DEIALDIAREN DATUAK

Deialdia:

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua:

Zenbakia: ........ Data: .....................

ESKATZAILEAREN DATUAK

Izena:

Deiturak:

NANa edo agiri baliokidea:

Jaioteguna:

Helbidea: Kalea/etorbidea:

Zk.

Solairua/Letra:

P.K.:

Herria:

Probintzia:

Telefonoa.

Helbide elektronikoa:

Sexua: G edo E:

AZTERKETA HONETARA AURKEZTU NAHI DU: (Eskabide bat aurkeztuko da espezialitate bakoitzeko)

Jasotze- eta mantentze-lanetako gailuak

Garabi-gidarien edo garabi-dorreko operadoreen txartela

Eraikinetako instalazio termikoak

Eraikinetako instalazio termikoen txartela

Presiozko ekipamendua

Galdaretako operadore industriala

Gas instalazioak

A kategoria

B kategoria

C kategoria

Petrolio produktu likidoen instalazioak

IP-I kategoriako instalatzailea

IP-II kategoriako instalatzailea

IP-III kategoriako konpontzailea

EKARRITAKO DOKUMENTAZIOA

Tasak ordaindu izanaren ziurtagiria

Sinatzaileak ESKATZEN du eskabide honetan adierazitako prozesuan onartua izateko, eta ADIERAZTEN DU, erantzukizuna berea izanik, bertan agertzen diren datu guztiak egiazkoak direla eta deialdiaren oinarrian eskatutako betebehar guztiak betetzen dituela.

Iruñean, 20..... (e)ko ................... aren ....................(e)an.
Eskatzailearen sinadura

III. ERANSKINA

Azterketen deialdiko gai zerrenda

Galdaretako operadore industrialen lanbide gaikuntza lortzeko azterketa

Presiozko ekipamenduen Erregelamendua eta haien jarraibide tekniko osagarriak onetsi zituen abenduaren 12ko 2060/2008 Errege Dekretuaren EP-1 JTOaren II. eranskina (maiatzaren 7ko 560/2010 Errege Dekretuaren bidez partez aldatua).

A kategoriako gas-instalatzaileen lanbide gaikuntza lortzeko azterketa

Gas erregaien banaketa eta erabilerarako Erregelamendu Teknikoaren ICG-09 JTOaren I. eranskineko 1. puntua. Erregelamendu hori uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen, eta maiatzaren 7ko 560/2010 Errege Dekretuaren bidez partez aldatu.

B kategoriako gas-instalatzailearen lanbide gaikuntza lortzeko azterketa

Gas erregaien banaketa eta erabilerarako Erregelamendu Teknikoaren ICG-09 JTOaren I. eranskineko 2. puntua. Erregelamendu hori uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen, eta maiatzaren 7ko 560/2010 Errege Dekretuaren bidez partez aldatu.

C kategoriako gas-instalatzaileen lanbide gaikuntza lortzeko azterketa

Gas erregaien banaketa eta erabilerarako Erregelamendu Teknikoaren ICG-09 JTOaren I. eranskineko 3. puntua. Erregelamendu hori uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen, eta maiatzaren 7ko 560/2010 Errege Dekretuaren bidez partez aldatu.

Petrolio produktu likidoen instalatzaileen gaikuntza lortzeko azterketa, IP-I kategoriakoa

–Petrolio produktu likidoen instalatzaile edo konpontzaileak edo enpresa instalatzaile edo konpontzaileak– MI-IP05 Jarraibide Tekniko Osagarria onetsi zuen apirilaren 8ko 365/2005 Errege Dekretuaren eranskinak, kasuan kasukoak”.

Maiatzaren 7ko 560/2010 Errege Dekretuaren laugarren, bosgarren, seigarren eta hamaikagarren artikuluak; dekretu horren bidez industria segurtasunaren arloko erregelamenduen zenbait arau aldatu ziren.

MI-IP05 JTOaren II. eranskina.

Petrolio produktu likidoen instalatzaileen gaikuntza lortzeko azterketa, IP-II kategoriakoa

–Petrolio produktu likidoen instalatzaile edo konpontzaileak edo enpresa instalatzaile edo konpontzaileak– MI-IP05 Jarraibide Tekniko Osagarria onetsi zuen apirilaren 8ko 365/2005 Errege Dekretuaren eranskinak, kasuan kasukoak”.

Maiatzaren 7ko 560/2010 Errege Dekretuaren laugarren, bosgarren, seigarren eta hamaikagarren artikuluak; dekretu horren bidez industria segurtasunaren arloko erregelamenduen zenbait arau aldatu ziren.

MI-IP05 JTOaren III. eranskina.

Petrolio produktu likidoen instalatzaileen gaikuntza lortzeko azterketa, IP-III kategoriakoa

–Petrolio produktu likidoen instalatzaile edo konpontzaileak edo enpresa instalatzaile edo konpontzaileak– MI-IP05 Jarraibide Tekniko Osagarria onetsi zuen apirilaren 8ko 365/2005 Errege Dekretuaren eranskinak, kasuan kasukoak”.

Maiatzaren 7ko 560/2010 Errege Dekretuaren laugarren, bosgarren, seigarren eta hamaikagarren artikuluak; dekretu horren bidez industria segurtasunaren arloko erregelamenduen zenbait arau aldatu ziren.

MI-IP05 JTOaren IV. eranskina.

–Petrolio produktu likidoak biltzeko tankeak erabiltzetik gelditzeko prozedura– MI-IP06 Jarraibide Tekniko Osagarria onetsi zuen abenduaren 1eko 1416/2006 Errege Dekretua.

Garabi-gidarien edo dorre-garabiko operadoreen txartela lortzeko azterketa

836/2003 Errege Dekretua, ekainaren 27koa, Jasotze- eta mantentze-lanetarako gailuen Erregelamenduaren “MIE-AEM-2” JTO berri bat onesten duena, obretarako eta bestelako aplikazioetarako dorre-garabiei buruzkoa.

Maiatzaren 7ko 560/2010 Errege Dekretuaren zortzigarren artikulua; dekretu horren bidez industria segurtasunaren arloko erregelamenduen zenbait arau aldatu ziren.

Eraikinetako instalazio termikoen txartel profesionala lortzeko azterketa

Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua, uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretua, azaroaren 27ko 1826/2009 Errege Dekretuaren bidez aldatua, martxoaren 5eko 249/2010 Errege Dekretua eta apirilaren 5eko 238/2013 Errege Dekretua.

Iragarkiaren kodea: F1400315