19. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

9/2014 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 22koa, Ángel Luis Rivas Sánchez jauna, Sustapen Departamentuko Zainketa Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak libreki izendatu eta kargutik kenduko direla, Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez, departamentuko titularrak proposaturik.

Horiek horrela, Sustapeneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko urtarrilaren 22an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Ángel Luis Rivas Sánchez jauna, Sustapen Departamentuko Zainketa Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Sustapen Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 22an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Sustapeneko kontseilaria, Luis Zarraluqui Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: F1401016