19. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 29a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Ediktu bidezko jakinarazpena

Taxiari buruzko uztailaren 6ko 9/2005 Foru Legea urratzeak ekarritako zehapen-espedienteak hasteari buruzko ebazpenen jakinarazpenak.

Mankomunitateko lehendakariak Taxiari buruzko 9/2005 Foru Legean araututa dauden urratzeak egiteagatik agindutako zehapen-espedienteak hasteari buruzko ebazpenak ezin izan dira jakinarazi –ondorengo zerrendan ageri dira urratze horiek–. Hori dela-eta, Administrazio Publikoen Erregimen Juridikoarekin, Administrazio Prozedura Erkidearen Legearekin eta aplikagarria den gainerako legeriarekin bat, ediktu hau argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta salatuak bizi diren udaleko edo kontzejuko iragarki oholean.

Hamabost laneguneko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, alegazioak aurkeztu ahal izango dira, bai eta defentsarako egoki jotzen diren frogak proposatu ere; horretarako, idazki bat aurkeztu beharko da Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Nagusian edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako lekuren batean. Ezarritako epean ez bada alegaziorik egiten ebazpen honen edukiari buruz, azken hori ebazpen-proposamentzat joko da Zehapen-prozeduraren Erregelamenduaren 18. eta 19. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera.

Interesatuak boluntarioki erabakitzen badu zehapena ordaintzea ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo hamabost eguneko aldia igaro baino lehen, zehapenaren kostu ekonomikoa %25 murriztuko da, Taxiari buruzko 9/2005 Foru Legearen 65.5 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Ordaintzeko moduari dagokionez, eskudirutan egin beharko da (NFEBAOaren 24.2 artikulua), NFEBAOaren 25. artikuluan aipatutako bideetako bat erabilita, hau da, legezko erabilerazko dirua, txekea, edo Ekonomia eta Ogasunaren Departamentuak baimendutako beste edozein erabilita. Transferentzia bidez ordaindu daiteke Iruñerriko Mankomunitatearen kontuan: 2054 0214 75 1100000141; bestela, Navas de Tolosa kaleko kutxan ere ordaindu daiteke, NFEBAOaren 20. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 22an.–Idazkaria, María Teresa Donázar Pascal.

Eranskina

Espedientea: 2013/PCD-SAN/000006.

Hasierako ebazpenaren zenbakia: 395/2013.

Izena: Wilson Noreña Brohokiz.

Herria: Iruñea.

Salaketaren eguna: 2013/09/30.

Salatutako gertakaria: Taxi zerbitzua egitea aginduzkoa den lizentzia, baimena edo oniritzia izan gabe.

Urratutako agindua: Taxiari buruzko 9/2005 Foru Legearen 59. artikulua.

Zehapena: 1.301 euro eta 2.600 euro arteko isuna (9/2005 Foru Legearen 63. artikulua). 975,75 euroko isuna, Taxiari buruzko 9/2005 Foru Legearen 65.5 artikuluaren arabera; eta 1.301 euroko isuna, Zehapen-prozeduraren Erregelamenduaren 18. eta 19. artikuluen arabera.

Iragarkiaren kodea: L1401006