19. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4/2014 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 22koa, José Raúl Goñi Rodríguez jauna, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1. artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretu bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen artetik eta izendapen askeko sistema erabiliz, kasuan kasuko departamentuko titularrak proposaturik.

Horiek horrela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2014ko urtarrilaren 22an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. José Raúl Goñi Rodríguez jauna, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru Dekretu hau jakinaraztea interesdunari, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 22an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

Iragarkiaren kodea: F1401009