19. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua.
Kaleratzeak / Kargu-uzteak oro har, 496/2013 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: kaleratze/kargu-uzte orokorrengatiko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 496/2013 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Excavaciones, Obras y Servicios Iraol S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da 2014ko otsailaren 14ko 10:45ean ager dadin. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 23an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1401051