19. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

2014ko ekitaldirako tasak, karga-tasak eta prezio publikoak.
Behin betiko onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2013ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2014ko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Hasierako onespenaren akordioa argitaratu zen 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2013ko abenduaren 12an.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Uharte Arakilen 2014ko urtarrilaren 20an.–Uharte Arakilgo alkate udalburua, Javier Rodríguez Astiz.

eranskina

Bosgarrena.–2014rako tasak, karga-tasak eta prezio publikoak.

2014. urterako, urtetik urterako KPIak 2013ko azaroan duen balioaren pareko igoera proposatzen da.

Proposamenari atxikita doa Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) argitaratutako oharra, azaroko KPIaren berri ematen duena eta inflazioaren urteko tasa 0,2an kokatzen duena.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat,

Aho batez onartzen da:

Lehenbizikoa.

1.–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuziorako %0,2405eko karga-tasa eta landalurren ondasunen gaineko kontribuziorako, berriz, %0,80koa ezartzea.

2.–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluaren taulako gutxieneko ehunekoak aplikatuko dira egiazko igoeraren zenbatekoa zehazteko. Karga-tasa %8,016 izanen da.

3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako %3,7007ko karga-tasa ezartzea.

4.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1,202ko indizea aplikatzea.

5.–Tasak:

5.1. Ura.

5.1.0. Fakturatu beharreko gutxieneko kontsumoa: 40 m³ seihilekoan.

–Kuota minimoa: 13,00 euro.

5.1.1. Etxeko kontsumoa:

–90 m³ edo gutxiago: 0,3173 euro/m³.

–90 m³-tik gora: 0,55 euro/m³.

5.1.2. Industriako kontsumoa: 0,49 euro/m³.

5.1.3. Mantentze lanetako kanona: 3,60 euro, gehi BEZa.

5.1.4. Kontagailua eta instalazioa: 65,00 euro.

5.1.5. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, etxeko erabilerarako: 320,00 euro.

5.1.6. Hornidurarako sarera lotzea edo hargunea, industriarako: 400,00 euro.

5.2. Kable bidezko telebista.

5.2.1. Kable bidezko telebistarako hargunea, 160,00 euro.

5.2.2. Mantentze lanetako kanona, 30,00 euro/urtea. Kable bidezko telebistaren zentsua, espedientean agertzen dena, osatzen duten zergadunek ordainduko dute.

5.3. Epaitzak.

5.3.1. Etxerako egurraren lote batengatik, kanona 35,00 euro izanen da 2014ean. Epaitza etxeka emanen da, eta epaitza eskuratzeko epea urtebete da.

5.3.2. Urteko beste garai batzuetan, lotetik aparteko arbolak albienteak kubikatuko ditu. Horiek eskuratzeko epea bi urte da.

5.4. Eremu publikoa okupatzea.

5.4.1. Merkatu txikia:

–5,00 euro/eguna salgune bakoitzeko, gutxienez ere 3 m linealetik 6 m-ra dutela.

–3 m lineal baino gutxiagoko salguneagatik, 2,50 euro/eguna.

Aitzinetik egiaztatu beharko da JEZen alta emanda dagoela, udalerri nahiz herrialde mailako kuotarekin.

5.4.2. Garabia paratzea, hilabete batetik seira bitarte: 150 euro. Sei hilabetetik gora, 30,00 euro/hilabetea.

5.4.3. Edukiontzia paratzea: 15,00 euro/hilabetea.

5.4.4. Bestetan kalez kaleko salmentarako salguneak paratzea: 10,00 euro/eguna. Aitzinetik egiaztatu beharko da JEZean alta emanda dagoela, udalerri nahiz herrialde mailako kuotarekin.

5.4.5. Barrakak eta kalez kaleko salmenta bestetan.

5.4.5.1. Bestetan barrakak paratzea: 15,00 euro/eguna. Aitzinetik egiaztatu beharko da JEZean alta emanda dagoela, udalerri nahiz herrialde mailako kuotarekin.

5.4.5.2. Kalez kaleko salmenta bestetan: 25,00 euro/eguna. Aitzinetik egiaztatu beharko da JEZean alta emanda dagoela, udalerri nahiz herrialde mailako kuotarekin.

5.5. Udal ondasunen erabilpen publikoa:

5.5.1. Futbol zelaia eta aldagelak: 45 euro/hilabetea, eta 200 euroko fidantza.

5.5.2. Udal frontoia:

–Udal frontoiaren ordenantzan agertzen direnak.

5.6. Agiriak luzatzea.

–Ziurtagiriak: 0,60 euro bakoitza.

–Faxez bidaltzea eta jasotzea, 0,60 euro/orria.

–DIN A3ko fotokopiak: 0,15 euro/orria.

–DIN A4ko fotokopiak: 0,10 euro/orria.

–Konpultsak: 0,60 euro bakoitza.

–Animalia arriskutsuendako dokumentazioa tramitatzea: 45,00 euro.

–Arma-lizentzia, txartela: 25,00 euro.

Bigarrena.–Ondoko egutegia onestea udal diru-bilketarako.

–Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga martxoan igorriko da.

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa irailean igorriko da.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga urrian igorriko da.

–Uraren kontsumoaren gaineko tasa seihilekoetan kobratuko da, urtarrilean eta uztailean.

–Epaitza uztailean onetsiko da.

Hirugarrena.–Uraren tasan hobari hauek onestea Uharte Arakilen erroldaturik daudenentzat, familia osatzen duten kideen kopuruaren arabera eta familiak LGSaren aldean hilabetean dituen diru-sarreren arabera, taula honi jarraikiz:

LGSa edo gutxiago

LGSa + %10

LGSa + %20

Kide kopurua, 1-2

%90

%75

%50

3tik gora

%100

%90

%75

2013rako LGSa 645,30 euro/hilabetea.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Eskaera:

  • Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, baita eskatzailearen edo bizilagunen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako dokumentuak ere.

–Udal Erroldaren bizikidetzako ziurtagiria.

  • Hobaria urteko lehen hiruhilekoan eskatuko da, eta epe hori luzaezina da.

Laugarrena.–Gainerako tasak eta prezio publikoak, dagozkien ordenantzetan eta erabakietan agertzen diren moduan.

Bosgarrena.–Erabaki honek 2014ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Seigarrena.–Onetsitako akordioa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Uharte Arakilgo Udalaren iragarki-oholean argitaratu ondoan, epe horretan bizilagunek eta interesdunek espediente azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezten ditzaten. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, akordio hau behin betiko onetsitzat joko da.

Iragarkiaren kodea: L1400884