2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORISOAIN
Oihan aprobetxamendua
Orisoaingo Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:
–Lote bakarra: “Lazea” alderdia (2. poligonoa, 109. lurzatia), Orisoaingo herrilurretan dagoena.
ESPEZIEA | ALDERDIA | BOLUMENA GUZTIRA (m³) | ENBORKIEN BOLUMENA (m³) | HESOLEN BOLUMENA (m³) | BALIO OSOA |
Larizio pinua | Lazea | 1.338 | 937 | 401 | 6.956 euro |
Produktu bakoitzaren prezio zenbatetsia | 4 euro/m³ | 8 euro/m³ | |
Hasierako prezioa: 6.956 euro (BEZa kanpo).
Behin-behineko fidantza: %2.
Proposamenen aurkezpena: Orisoaingo Herriko Etxean, 20 egun naturalean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik (13:30ak arte).
Proposamenak noiz ireki: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko ortziralean, 13:00etan.
Baldintza teknikoak eta administrazio baldintzen agiria Orisoaingo Udaleko Idazkaritzan daude (San Pelayo plaza, z.g., 31395 - Orisoain); hona jendea hartzeko ordutegia: asteazkenetan, 09:00etatik 14:00etara.
Orisoainen, 2014ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.
Iragarkiaren kodea: L1400898