2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
1. aldaketa 2013ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena
2013ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26an, argitaratu zen 2013ko udal aurrekontuan 1/2013 aldaketa hasiera batean onesten zuen Leozko Udalaren erabakia.
Jendaurreko epea espedientearen aurka alegaziorik aurkeztu gabe iraganik.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren aldetik garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, eta Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoarekin bat (Tokiko Araubidea eguneratzen duen urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatua), aldaketa behin betiko onetsitzat jo da eta, hortaz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.
1/2013 aldaketa
Gastuak: diruzaintzako gerakinen kontura.
KONTU-SAILA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
1 751 69201 | 4. ardatza-Erdialdea-Iratxetako bidexka | 31.460,85 |
GASTUAK, GUZTIRA | 31.460,85 |
Finantzabidea:
KONTU-SAILA | KONTZEPTUA | ZENBATEKOA |
39101 | Zehapen administratiboak | 12.257,85 |
77001 | Diru-lag.-Feader N.G.-4. ardatza. Leader-Gal Erdialdea-Iratxetako bidexka | 19.203,00 |
DIRU-SARRERAK, GUZTIRA | 31.460,85 |
Iratxetan, 2014ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Ramón Muruzábal del Castillo.
Iragarkiaren kodea: L1400923