19. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

2014ko ekitaldiko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Elgorriagako Udalak, 2013ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, plantilla organikoa onetsi zuen, bere zerbitzuko langileen zerrenda duena.

Hasierako onespena 2014ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plantilla organikoaren behin betiko onespena, hala beteko baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta gainerako xedapenetan agindua.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostua: Idazkaria. Egoera: organikoki, Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Batasunaren menekoa da. Buru den udala: Doneztebeko Udala.

Lanpostua: kontu hartzaile/diruzaina. Egoera: organikoki, Iturengo, Zubietako, Doneztebeko eta Elgorriagako Udalen Administrazio Zerbitzuetarako Batasunaren menekoa da. Buru den udala: burutza Iturengo Udaleko alkateak du.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Egoera administratiboa: hutsik. Sarbidea: 42. artikulua. Egoera: egin beharreko lanen arabera.

Izenen zerrenda

Duque Ibarrondo, Joaquín. Maila: A. Administrazio egoera: jardunean.

Navarro Aristorena Aitor. Maila: B. Administrazio egoera: jardunean.

LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

Zerbitzu anitzetako enplegatu bat, aldi baterako lan kontratuarekin, lanaldi osoan. Langileak hartzeko hautapen probak NEZaren bidez eginen dira. Zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua.

Zerbitzu anitzetako enplegatu bat (gizarteratzea/oinarrizko errenta), aldi baterako lan-kontratua duela, lanaldi osokoa nahiz partzialekoa. Langileak hartzeko hautapen probak NEZaren bidez eginen dira. Zerbitzu edo obra jakin baterako kontratua.

Elgorriagan, 2014ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, José Ignacio Olázar Apezteguía.

Iragarkiaren kodea: L1400908