19. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Esparru-hitzarmena, Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artekoa, 2010eko abenduaren 15ekoa, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean herritarrendako arreta bulego integratuen sarea ezartzeko

Cabanillasko Udalak, 2013ko uztailaren 19an egin osoko bilkura berezian, ondoren hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, udalkideen gehiengo osoa zuela, aldeko 7 boto izan baitziren, 4 PSNrenak eta 3 UPNrenak:

Lehenbizikoa.–Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean herritarrendako arreta bulego integratuen sarea ezartzeko esparru-hitzarmenari atxikitzea onestea.

Bigarrena.–Alkatea eskuordetzea, beharrezko kudeaketak egin ditzan.”

Cabanillasko Udaleko alkate udalburu Alberto Santos Alegríak 2014ko urtarrilaren 22an eman 34. ebazpenaren bidez, onetsi zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean herritarrendako arreta bulego integratuen sarea ezartzeko esparru-hitzarmenari atxikitzea, aipatu hitzarmenaren 12. klausularekin bat.

Cabanillasen, 2014ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Alberto Santos Alegría.

Iragarkiaren kodea: L1400953