19. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Elbeteko 18. poligonoko 34. lurzatiaren birzatiketa proiektua.
Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2013ko abenduaren 26an egin osoko bilkura arruntean, 3. puntuan, erabaki zuen behin betikoz onestea Baztango Elbeteko 18. poligonoko 34. lurzatiaren birzatiketa proiektua, Construcciones Arakan, S.L.k sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Baztanen, 2013ko abenduaren 26an.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L1400915