19. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Aldaketa, Animalia arriskutsuak eta bertzelakoak edukitzea arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2013ko maiatzaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Animalia arriskutsuak eta bertzelakoak edukitzea arautzen duen Arrroizko Udalaren ordenantzaren 9. artikulua aldatzea.

Delako ordenantzaren hasierako onespenaren eta jendaurreko epearen iragarkia argitara eman zen 2013ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 31n, eta Udalaren iragarki oholean. Jendaurreko epea inolako erreklamazio, kexa edo oharrik gabe iraganik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Aldaketa horrek ondorio juridiko egokiak izan ditzan, osorik argitaratzen da haren testua, delako artikuluan ezarria bete beharrez. Hartara, aipatu ordenantzaren 9. artikulua honela geldituko da idatzirik:

9. artikulua. Zehapenak.

50/1999 Legean ezarritako arau-hausteak eta ordenantza honetakoak 100,00 eurotik 2.000,00 eurora bitarteko isunekin zehatuko dira.

–Arau-hauste arinei 100,00 eurotik 200,00 eurorainoko zehapena ezarriko zaie.

–Arau-hauste larriei 200,01 eurotik 500,00 eurorainoko zehapena ezarriko zaie.

–Arau-hauste oso larriei 500,01 eurotik 2.000,00 eurorainoko zehapena ezarriko zaie.

Arroitzen, 2014ko urtarrilaren 20an.–Alkate udalburua, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1400883