19. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

4, 5 eta 6. aldaketak 2013ko aurrekontu luzatuan.
Behin betiko onespena

Udalak, 2013ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 4, 5 eta 6. aldaketak 2013ko aurrekontu luzatuan. Aipatu erabakia jendaurrean egon da Udalaren iragarki oholean eta 2013ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, abenduaren 26an, eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horregatik, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen (urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak eguneratua) 202. artikuluan xedatuarekin bat, behin betiko onetsitzat jo dira aurrekontuko aldaketak; hona haien egitura:

4. aldaketa aurrekontuan:

GASTUAK:

469-622.02 kontu-saila.–Udal eraikinaren egokitzapena, elkarteek erabil dezaten: 92.000 euro.

SARBIDEA:

777.03 kontu-saila.–Feader planaren kontura: 48.742,28 euro.

870 kontu-saila.–Diruzaintzako gerakinaren kontura: 43.257,72 euro.

5. aldaketa aurrekontuan:

GASTUAK:

4511-625.02 kontu-saila.–Alloko udal liburutegiko ekipamendu partziala: 4.694,80 euro.

SARBIDEA:

777.04 kontu-saila.–Feader planaren kontura: 2.716,00 euro.

870 kontu-saila.–Diruzaintzako gerakinaren kontura. 1.978,80 euro.

6. aldaketa aurrekontuan:

GASTUAK:

4512-626.01 kontu-saila.–Ordenagailu eramangarria erostea: 730 euro.

SARBIDEA:

870 kontu-saila.–Diruzaintzaren kontura: 730 euro.

Allon, 2014ko urtarrilaren 20an.–Alkate udalburua, María Angela Gonzalez Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1400910