19. ALDIZKARIA - 2014ko urtarrilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzeko iragarkia.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da José Antonio Posadas Martínez jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 17ko 1694/2013 Ebazpenaren aurka, zeinak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuan behar diren ikuskatzaile lanpostuak zerbitzu eginkizunetan aldi baterako betetzeko izangai zerrenda bat prestatzeko deialdiaren behin betiko ebazpena onesten baitu.

Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, beren buruak interesduntzat jo ditzaketenak epatzen dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, espedientea ikusi eta bidezkotzat jo ditzaketen alegazioak egin ditzaten Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia (espediente zenbakia: 0004-ED02-2013-000056) interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2014ko urtarrilaren 14an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1400514