184. ALDIZKARIA - 2014ko irailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Aldaketa, Euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Atezko Udalak, 2014ko ekainaren 12an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Eritze Atetzen, 2014ko irailaren 9an.–Alkatea, Francisco Javier Nuin Ibero.

Ordenantza, euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituena

Aldaketaren xedea da C atalean (Dokumentazioa) honako hau gehitzea: Asistentzia %80 baino handiagoa izan behar da laguntza eskuratzeko.

Iragarkiaren kodea: L1412429