154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2014ko aurrekontuan aldaketak egiteko bosgarren
espedientea behin betiko onetsita. Kreditu berezia

2014ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 8an, kreditu berezia hasiera batean onesteko osoko bilkuran hartutako erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 25.000,00 euro.

FINANTZAKETA:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 25.000,00 euro.

Zizur Nagusian, 2014ko uztailaren 28an.–Jarduneko alkatea, José Luis Sánchez Agramonte.

Iragarkiaren kodea: L1410790