154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Musika Eskolako Patronatua
Aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsita

2014ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 8an, aurrekontuan aldaketak egiteko osoko bilkuran hartutako erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu gehikuntza:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 16.365 euro.

FINANTZAKETA:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 16.365 euro.

Zizur Nagusian, 2014ko uztailaren 28an.–Jarduneko alkatea, José Luis Sánchez Agramonte.

Iragarkiaren kodea: L1410789