154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Datuak babesteari buruzko araudiaren aplikazioa
Juan Frances de Iribarren Musika Eskolako Udal Patronatuan

Juan Frances de Iribarren Musika Eskolako Udal Patronatuko gobernu batzordeak, 2014ko ekainaren 23an egin bilkuran,

ERABAKI DU:

1. Datu pertsonalen fitxategiak datuen babesari buruz indarra duen legeriara egokitzea.

Datu pertsonalen babesari buruzko legeriari jarraikiz, datu pertsonalak bildu, biltegiratu edo tratatzen dituzten pertsona, enpresa edo entitate guztiek bete beharko dituzte halako betebehar eta neurri batzuk. Horiek Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Legean arauturik daude, baita lege organikoa garatzeko erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ere.

Manaturik dituen eginkizunak betetzeko behar diren datu pertsonalen fitxategien ardura du Juan Frances de Iribarren Musika Eskolako Udal Patronatuak. Fitxategi horiek babesaren arloko legeriara egokitu beharrak eta horiek sortzeko xedapen orokor bat eman beharrak ekarri dute gobernu batzordearen erabaki honen onespena.

2. Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

1.–Kontabilitatea eta diru-bilketa.

–Helburua eta zertarako erabili nahi den: Patronatuaren kontabilitatea eramateko eta erabiltzaileek ordaindu beharreko tasen bilketa kudeatzeko.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, kontabilitateko dokumentazioaren eta galdetegietako datuen bidez.

–Norbanako edo talde ukituak: kontabilitate ekitaldian Patronatuarekin harremana duten hirugarrenak, tasa ordaintzera beharturik dauden titularrak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa, aplikazio informatikoa eta papera.

–Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuari, Kontuen Ganberari eta bidezko interesa dutenei, Zangozako Udalari.

–Organo arduraduna: Juan Frances Iribarren Musika Eskolako Udal Patronatua

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Juan Frances Iribarren Musika Eskolako Udal Patronatua.

–Segurtasun maila: ertaina.

2.–Langileak.

–Helburua eta zertarako erabili nahi den: Patronatuaren zerbitzuko langileen kudeaketa: kontratuak, nominak, gizarte aseguruak, laneko arriskuen prebentzioa eta osasunaren zaintza.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: intesdunek berek ematen dituzte lan-kontratua sinatzean eta lan-harremanerako behar den dokumentazioa ematean.

–Norbanako edo talde ukituak: Patronatuko enplegatuak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, telefonoa, Gizarte Segurantzako zenbakia, sinadura.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Osasun arloko datuak.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa da.

–Datuen komunikazioa: Gizarte Segurantzaren erakundeei, zerga administrazioari, banku eta aurrezki kutxei, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari.

–Organo arduraduna: Juan Frances Iribarren Musika Eskolako Udal Patronatua.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Juan Frances Iribarren Musika Eskolako Udal Patronatua

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

3.–Ikasleen kudeaketa.

–Helburua eta zertarako erabili nahi den: ikasleen kudeaketa: matrikulazioa, alten, bajen eta ikasleak matrikulatuta dauden kurtsoaren eta musika tresnaren kontrola, ebaluazioak, ziurtagiriak eta asistentziaren kontrola.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek emanda matrikulako agirian.

–Norbanako edo talde ukituak: ikasleak eta gurasoak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, telefonoa, posta helbidea eta helbide elektronikoa, NANa, sinadura.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Ikasketa eta lanbide datuak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

–Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari.

–Organo arduraduna: Juan Frances Iribarren Musika Eskolako Udal Patronatua.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Juan Frances Iribarren Musika Eskolako Udal Patronatua

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

4.–Harremanak.

–Helburua eta zertarako erabili nahi den: ikasle, irakasle, Patronatuko batzordekide eta interesdunekin komunikazioa ahalbidetzea.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, hitzez edo datuak biltzeko inprimakien bidez.

–Norbanako edo talde ukituak: Harremanetarako pertsonak.

Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbide elektronikoa, telefonoa.

–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

–Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.

–Organo arduraduna: Juan Frances Iribarren Musika Eskolako Udal Patronatua.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Juan Frances Iribarren Musika Eskolako Udal Patronatua.

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

5.–Ikus-entzunezkoen artxiboa.

–Helburua eta zertarako erabili nahi den: musika eskolako ikasleen emanaldien ikus-entzunezkoak artxibo batean biltzeko eta hura zaintzeko.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunak emanen ditu, grabazioen bidez.

–Norbanako edo talde ukituak: ikasleak eta irakasleak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: irudia, ahotsa.

–Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

–Datuen komunikazioa: ikasleen gurasoak.

–Organo arduraduna: Juan Frances Iribarren Musika Eskolako Udal Patronatua

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Juan Frances Iribarren Musika Eskolako Udal Patronatua

–Segurtasun maila: oinarrizkoa.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea zehaztutako fitxategiak dagokien erregistroan inskriba daitezela Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan.

Zangozan, 2014ko ekainaren 23an.–Patronatuko burua, Angel Mª Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1410034