154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

UPOko 16. sektoreko UE 2 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko uztailaren 10ean egin bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

“1.–Behin betiko onestea San Adriango UPOko 16. sektoreko UE 2 unitatea (Palma Verde) borondatez birzatitzeko proiektua, hartan sarturik bai Udalaren errekerimenduz erantzuteko eranskina, 2014ko otsailaren 10ekoa (152/14 zenbakiko erregistroko sarrera, otsailaren 10ekoa), bai José Martín Errea Rodríguez arkitektoak luzaturiko txostenak (1752/13 zenbakiko erregistroko sarrera, abenduaren 20koa eta 183/14 zenbakiko erregistroko sarrera, otsailaren 14koa).

2.–Behin betiko onespenaren erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean, erregistroko jabeei banan-banan jakinaraztea, eta Udal Kontu-hartzailetzari igortzea, ondorioak sor ditzan.

3.–Ebazpen hau administrazio bidean irmotzen denean, Udaleko Idazkaritzak luzatutako ziurtagiria Lizarrako Jabetza Erregistrora igortzea, bai eta behar bezala eginbidetutako birzatiketa proiektuaren bi ale ere, inskriba daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz.”

San Adrianen, 2014ko uztailaren 21ean.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1410471