154. ALDIZKARIA - 2014ko abuztuaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Udal Planeko aldaketa, hiri lurzoruko lurzatien itxiturari buruzkoa. Behin betiko onespena

Monteagudoko Udalak, 2014ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du Udal Plan Orokorreko aldaketa puntual xehakatua, hiri lurzoruko eta lurzoru urbanizagarriko lurzatien itxitura tipologiari buruzkoa, espedientearen jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan ondotik. Hasierako onespenaren iragarkia 2014ko 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 8an.

Onetsitako testu berriaren xedapen zatiak honela dio:

“1) Testu orokorra, Udal Plan Orokorreko eraikuntzari buruzko ordenantzak dituzten fitxetako hiri lurzoruko eta lurzoru urbanizagarriko eremu bakoitzari gehituko zaiona, jarraian datorren 2. atalean zehazten baitira:

A/ Lurzatien itxiturak trinkoak, arinak edo mistoak izan daitezke, betiere kasu bakoitzean 134. artikuluak aipatzen dituen ezaugarriak betez. Itxitura arinak eta mistoak lehenetsiko dira eremu publikora ematen duten lurzatien fronteetan. Kasu horietan, itxituraren zati trinkoak 1,20 metroko gehieneko garaiera izan ahalko du eta itxitura arinarekin osatuko da, guztira 2,25 metroko altuerara iritsi arte. Eremu publikora ematen duten lurzatien fronteetan bestelako itxiturarik erabili nahi bada, arrazoitu egin beharko da eta Udalak baimen espresa eman beharko du.

Aurreko arautik salbuetsita egonen dira etxebizitza atxikiak, binakakoak edo banakakoak dauden eremuak, eremu publikora ematen duen eraikinen fatxada lerroa ez badator bat espaloiaren edo galtzadaren lerrokadurarekin, espazio pribatua dagoelako espaloiaren edo galtzadaren barnealdeko mugaren eta eraikinaren lerrokaduraren artean, baldin eta ez bada lurzatia itxi eraikin nagusiak eraikitzeko lanak egin direnean. Kasu horietan, itxitura egin nahi bada, nahitaez mistoa izanen da eremu publikora jotzen duen fatxadaren frontean; zehazki: itxituraren azpiko alde trinkoak gehienez ere 0,80 metroko altuera izanen du eta eraikitzeko materialari dagokionez, itxitura horri dagokion eraikitako etxebizitzaren edo eraikuntzaren, edo eraiki asmo denaren, fatxadan erabilitako material bera erabiliko da. Itxituraren goiko zatiak, edo itxitura arinak, gehienez ere 1,45 metroko altuera izanen du, itxitura guztira 2,25 metrora iritsi arte, eta Plan honen 134. artikuluan aipatutako ezaugarriekin egin ahalko da.

B/ Lurzatien alboko eta atzeko aldeko itxiturek, haien tipologia edozein delarik ere, 2,25 metroko altuera izanen dute gehienez ere.

2) 1. ataleko testua honako lurzati hauetan aplikatuko da:

–Unitate hauetako lurzatiak: Hirigunearen zabalguneko unitateak (Ord B), Atxiki trinkoa (Ord C), Dentsitate baxuko atxikia (Ord D), Bakartua (Ord E) eta Alde berria (Ord F).

–Lurzoru urbanizagarriko unitateetako lurzatiak, behin-behineko itxitura gisa eta legez ezarritako baldintzetan, betiere haiek garatzeko planeamenduko bitartekoak onesten ez diren bitartean.

3) Honako lurzati hauetan itxiturak ez dira 3 metrotik gorakoak izanen: Tarazonako errepideko industrialdeetako hiri lurzoruko unitateetako lurzatiak (Ord G), Foruen etorbidekoak (Ord H), Ardogintzako kooperatiba (Ord I), eta La Moyuela (Ord J).”

Argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Monteagudon, 2014ko uztailaren 4an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1409977